Zortzi lizar landatu dituzte Olaberrian
Joan den larunbataz geroztik Olaberrian ospatzen ari diren kultur astearen barruan, zortzi lizar landare aldatu dituzte gaur goizean herriko kaskoan. Hogeiren bat guraso eta ume elkartu dira, eta aitzurrak eskuan, zuhaitzak landatzen aritu dira 10:30etik 11:00etara bitarte. Zuhaitz Eguna ez da gaurko antolatu duten ekitaldi bakarra. Eguerdi partean toka eta igel txapelketak egitekoak dira, eta bazkalondorenean mus txapelketa. 17:00etan, berriz, Zapata gorriak haurrentzako ikuskizuna izango da.
Joan den larunbataz geroztik Olaberrian ospatzen ari diren kultur astearen barruan, zortzi lizar landare aldatu dituzte gaur goizean herriko kaskoan. Hogeiren bat guraso eta ume elkartu dira, eta aitzurrak eskuan, zuhaitzak landatzen aritu dira 10:30etik 11:00etara bitarte.
Zuhaitz Eguna ez da gaurko antolatu duten ekitaldi bakarra. Eguerdi partean toka eta igel txapelketak egitekoak dira, eta bazkalondorenean mus txapelketa. 17:00etan, berriz, Zapata gorriak haurrentzako ikuskizuna izango da.