Beasainek garaipen bikaina lortu duen gaur arratsaldean Loinatzen, 3. mailako lider Laudio 2-1 mendean hartuta. Irabazteko modua bera ere ederra izan da, Oier Artolak 91. minutuan sartu baitu beasaindarrei hiru puntuak ematen dizkien gola. Garaipen horrekin, igoera fasea jokatzeko postuetan sar daiteke, aurkari zuzenek asteburuan lor dezaketen emaitzaren arabera. Laudiok 55 puntu ditu orain, eta Beasainek 53. Iker Lasak zuzentzen duen taldeak partida serioa jokatuko du, eta 28. minutuan markagailuaren aurretik jarri da Urkizuk sartutako gol bati esker. Baina pozak ez du gehiegi iraun Loinatzen, Paredesek 37.ean lortu baitu berdinketaren gola. Bigarren zatia ere oso parekatua izan da, eta bi taldeek aukera bat baino gehiago izan dute aurretik jartzeko. Aukerarik garbiena arabarrek izan dute, bigarren zatiko 38. minutuan bi aldiz jaurti baitute etxekoen atera, baina Beasainen atezaina bikain aritu da. Eta partida berdinketarekin bukatuko zela uste zenean lortu du Beasainek garaipenaren gola.
Atez ateko zabor bilketa eredua “etsi-etsian inposatu nahi izatea” leporatuko dio Ordiziako EAJk Bildu koalizioari. EAJren ustez, atez ateko sistema horren berri udalean eman ordez prentsaurreko baten bitartez ematea “errespetu gutxiko ekintza da”, eta helburu “partidista eta publizista” ere baduela iritzi dio. “Ordizia guztioi iruzur egin zaigula eta oposizioan gaudenoi gezurra esan zaigula salatu nahi dugu, gaia erabaki gabe zegoela esan zigutenean diputazioan eskaera egiten ari zirelako”. Bilduk ez duela gardentasunez jokatu adierazi du EAJk. Jeltzaleen arabera, ezker abertzaleak parte hartzeko prozesuak abiatu behar direla defendatu izan du beti, “onartzen ez dituen erabakiak zapuzteko” izan bada ere. “Orain, berriz, atez ateko sistema modu autoritarioan inposatzea erabaki du”. Jose Migel Santamaria EAJk Ordiziako Udalean duen bozeramaleak egin zituen adierazpenok atzo prentsaurrean, Judith Otegi, Arantxa Garin, Jose Inazio Iturrioz eta Bittor Bolinaga zinegotziak ondoan zituela. “Gastu arrunta haztea” EAJko ordezkarien iritziz, atez ateko bilketa sistemak ez dio konponbiderik ematen zaborraren azken hondarrari, “beti egongo baita ez aurreikusi, ez birziklatu eta ezta konpostatu ere ezin daitekeen hondar bat”. Jeltzaleen esanetan, atez ateko sistemak ez ditu zabortegiak eta errauste plantak saihestuko. “Ezker abertzaleak atez atekoarekin jarraitzeko erabakia hartzen badu, Gipuzkoako zabortegiak kolapsatu egin daitezke”. Horrez gain, sistema hori ezarriz gero Ordiziako Udaleko gastu arrunta [...]
Orain dela ordu erdi bat bere proban egin duen denbora aintzat hartuta, Stefano Figini italiarra da Ordiziako Majori kiroldegian jokatzen ari den Nazioarteko Hegats Igeriketa Txapelketa irabazteko hautagaia. Hala ere, oraindik beste ordubetean probak jokatuko dira, eta Cesare Fumarola italiarrak ez du begiz jota duen proban parte hartu. Irabazteko aukera guztiak galdu dituena Young Joong Yoon korearra da. Asiako txapeldunak ez du 400 eskafranda proban nahi bezalako denbora ona egin. Emakumezkoetan, berriz, eta okerrik ez bada, Camile Heitz frantziarra izango da. Ordiziako Urpekoak taldeak antolatu du txapelketa 12. aldiz. Urpeko Jardueretako Munduko Konfederazioak nazioarteko egutegian sartu du aurten ere Ordiziako Irekia. 150 igerilari inguru elkartu dira Ordizian, 21 taldetakoak. Italia, Frantzia, Korea, Espainia, Herrialde Katalanak eta Euskal Herrikoak dira gehienak. Etxekoen artean Ordiziako Urpekoak, Tolosako Igarondoko Urpekoak, Iruñeko San Joan eta Tafallako Igeriketa taldekoak dira. Horien artean nabarmenena Mara Varela tolosarra da –abiadura frogetan aritzen da–, eta urazaleleko 400 metrotan junior mailako Espainiako txapeldun Josu Sarasola ere bai.
Sailkapeneko goiko postuetan bi talderen arteko futbol partida ikusi ahal izango da gaur Loinatzen (17:00), Beasainek Laudio B Hirugarren mailako liderra hartuko baitu. Arabarrek 54 puntu dituzte, eta bost gutxiago Beasainek, 49. Iker Lasak zuzendutako...
Joan den larunbataz geroztik Olaberrian ospatzen ari diren kultur astearen barruan, zortzi lizar landare aldatu dituzte gaur goizean herriko kaskoan. Hogeiren bat guraso eta ume elkartu dira, eta aitzurrak eskuan, zuhaitzak landatzen aritu dira 10:30etik 11:00etara bitarte. Zuhaitz Eguna ez da gaurko antolatu duten ekitaldi bakarra. Eguerdi partean toka eta igel txapelketak egitekoak dira, eta bazkalondorenean mus txapelketa. 17:00etan, berriz, Zapata gorriak haurrentzako ikuskizuna izango da.