Emakumearen Eguneko afarietarako izen-emateak Itsasondon, Legorretan eta Olaberrian
Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta ekitaldiak antolatu dituzte Goierriko hainbat lekutan, etziko. Itsasondon, Legorretan eta Olaberrian, esate baterako. Lagun arteko afariak antolatu dituzte hiru herri horietan. Itsasondon, aurrena elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean. Ondoren, 21:00etan, Arbelaitz elkartean afaria izango da. Afarirako izena emateko epea gaur, asteartea, bukatuko da. Kaxintane tabernara edo Lourdes dendara joan behar da. Legorretan ere bilkura deitu dute etziko. 20:00etan plazan izango da. Ondoren, afaria Aulia sagardotegian da. Izena udaletxean eman behar da, gaurko. Olaberrian, etzi 21:00etan hasiko da afaria, Etxezuri sagardotegian. Txartelak udaletxean erosi behar dira. Garraio zerbitzua jarriko dute jatetxera joan-etorria egiteko.
Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta ekitaldiak antolatu dituzte Goierriko hainbat lekutan, etziko. Itsasondon, Legorretan eta Olaberrian, esate baterako. Lagun arteko afariak antolatu dituzte hiru herri horietan.
Itsasondon, aurrena elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean. Ondoren, 21:00etan, Arbelaitz elkartean afaria izango da. Afarirako izena emateko epea gaur, asteartea, bukatuko da. Kaxintane tabernara edo Lourdes dendara joan behar da.
Legorretan ere bilkura deitu dute etziko. 20:00etan plazan izango da. Ondoren, afaria Aulia sagardotegian da. Izena udaletxean eman behar da, gaurko.
Olaberrian, etzi 21:00etan hasiko da afaria, Etxezuri sagardotegian. Txartelak udaletxean erosi behar dira. Garraio zerbitzua jarriko dute jatetxera joan-etorria egiteko.