Agiri ofizialik jaso ez badu ere, SOS Desahucios plataformako Mikel Sanchezek eta Miguelek berak finantza-erakundeak epea luzatzeko konpromisoa hartu duela...
Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta ekitaldiak antolatu dituzte Goierriko hainbat lekutan, etziko. Itsasondon, Legorretan eta Olaberrian, esate baterako. Lagun arteko afariak antolatu dituzte hiru herri horietan. Itsasondon, aurrena elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean. Ondoren, 21:00etan, Arbelaitz elkartean afaria izango da. Afarirako izena emateko epea gaur, asteartea, bukatuko da. Kaxintane tabernara edo Lourdes dendara joan behar da. Legorretan ere bilkura deitu dute etziko. 20:00etan plazan izango da. Ondoren, afaria Aulia sagardotegian da. Izena udaletxean eman behar da, gaurko. Olaberrian, etzi 21:00etan hasiko da afaria, Etxezuri sagardotegian. Txartelak udaletxean erosi behar dira. Garraio zerbitzua jarriko dute jatetxera joan-etorria egiteko.
Larunbatean Martxoan Bertsoa lehiaketari ekingo diote Igartubeitin, 19:00etan. 20:30etik aurrera urrian Igartubeitin egindako sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, eta afari merienda ere egingo dute. Trikitilariak bertan izango dira g...
Bihar, martxoak 7, Bixi-Bixi irratsaioan Goiztiri AEKren 25. urteurrena izango dute hizpide, 12:15etatik aurrera. Urteurren horren harira hainbat ekitaldi antolatu ditu AEKk, eta horien berri emateko Nekane Munduate eta Karmele Santoyo AEKko kideak Se...
Iparra-Hegoa kultur astea martxoaren 26tik apirilaren 1era bitartean egingo dute Seguran. Ekintzarik gehienak epe horren barruan antolatzen dituzten arren, kultur astetik kanpora ere izaten da zertaz gozatua. Aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dituzt...
Gipuzkoa Zero Zabor taldeak hitzaldia eskainiko du bihar Legazpin. Atez atekoaren alde egingo duten Gipuzkoako 34 herrien artean dago Legazpi. gaiari buruz herritarrak informatu asmoz, bihar 19:00etan hitzaldia eskainiko du Gipuzkoako Zero Zabor taldea...
Atzo arratsaldean prentsa agerraldia eskaini zuen LAB sindikatuak Legazpin. Bertan, martxoaren 29ko grebarako deia egin zieten langileei. Irakurri albiste osoa.
Beasaingo Udaleko berdintasun sailak antolatuta, Sexismoa komunikabideetan izeneko tailerra egingo dute gaur, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Emakumeen gaiak eta hizkuntza nola lantzen diren aztertuko dute.
Emakumezkoen sexu eta ugalketa eskubideek munduan duten egoeraz sentsibilizatzea da Medicus Mundi Gipuzkoak Barrenan jarri duen Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak erakusketaren helburua. Hilaren 16a arte egongo da ikusgai, Barrena zabalik dagoen ordutegian (09:00-13:00 eta 16:00-21:00). Emakumeek eskubide horiek bermatuta izatea, eta eskubide horiek praktikara eramatea funtsezko elementu dira bilduma honetan. Sexu eta ugalketa eskubideak gisa honetan laburbiltzen ditu erakusketak: bortizkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea; segurtasun fisiko eta mentalerako eskubidea; sexualitate osoa eta arriskurik gabekoa izatekoa; edota gogozko amatasuna, librea eta osasuntsua izateko eskubidea. Munduan sortzen diren gaixotasunen %18 bi eskubide horien ezarekin lotuta daude.
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen bart gauean, mozkortuta zegoela errepide erdira atera eta trafikoa oztopatzen ari zelako. Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, 21:00ak aldera, trafikoa zaintzen ari zen patruila batek, gizonezko bat ikusi zuen G...
Jose Ramon Oiarbide pilotari beasaindarrak urteak daramatza AEBtan, Deniako frontoian profesional moduan jokatzen. Otsailean, Citrus txapelketako finala jokatu zuen; AEBtan zesta puntari dagokionean egiten den txapelketarik garrantzitsuena da, eta seig...
Ordiziako Udalak partaidetza prozesu abiatu ditu azken hilabeetan. Prozesu horiek gidatzeko, ordea, dinamizatzaileen beharra sumatu du udalak, eta hori dela eta, hilaren 30 eta 31rako asteburu osoko ikastaroa antolatu du. Hilaren 16a arte eman daiteke ...
Gaur goizean lau autok elkar jo dute Beasainen, Gi-632 errepidean, Zumarragako norabidean. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, pertsona bat zaurituta eraman behar izan dute Zumarragako ospitalera. Ezbeharra dela eta, itxita egon da ...
Hilaren 18an 500 urte beteko dira Ordizia erre zenetik, eta asteazkenero azoka egiteko baimena eman ziotenetik. Egun horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute, azokako ekoizleei omenaldia egiteko bazkaria tartean. Txartelak D’elikatuzen daude sa...
Roland Holke gidari beterano donostiarrak irabazi du Gabiriako XIV. Rallyesprinta. Euripean jokatu zen, herenegun arratsaldean, bigarren aldiz Legazpi-Gabiria norantzan. Hiru erlojupekoetan erregulartasun erabatekoa erakutsi zuen Holkek, Mitsubishi Lancer IX ahaltsuarekin eta Aintzane Goñi gidari-ondokoa lagun. Hogei urteren ondoren, iaz itzuli zen Holke lehiaketara, Gabirian hain justu. Igandean, zortea lagun, gidari gutxik dezaketena egin zuen: zati bakoitza denbora berean iltzatu, hiru zatietatik bitan garaitu —lehenean Zapirain izan zen azkarrena—, eta goitik bukatu lasterketa. 4:40.6, 4:40.4 eta atzera 4:40.60 minutuan geratu zuen kronometroa 6,65 kilometroko zatietako bakoitzean. Lortu ez zuen bakarra zatiko errekorra ontzea, iaz Ander Vilariñok ezarria bigarren pasaeran (4:27.6). Ofizio handiko gidaria da Holke rallyetan. 1990era arte Espainiako Rallye Txapelketetan aritu zen, eta Europako beste proba batzuetan ere aritu izan zen. Montecarloko Rallyan (Monaco), esate baterako, bi aldiz parte hartua da, eta batean seigarren egina. Asturiasko erregularitate txapelketa irabazi zuen, 1995ean. “Denak zirika nituen inguruan, berriz noiz hasi behar nuen. Eta, tira, aurten 55 urte beteko ditut, hori ere ez da bromatakoa, eta dohainak ditudan bitartean beste urte batzuk ibiliko naiz. Egia esan, gozatu egiten dut”, zioen Roland Holkek, igande iluntzean, behin rallyesprinta irabazita. Itzuleraren ondorengo bigarren garaipena du, iazko beste baten ondotik. Mitsubishi Lancer Evo IX autoa iaz eskuratu [...]