Elkarlanaren fruitu aberatsa
Iritzia • Azokak Batzen Gaitu Lazkao, Ataun, Segura, Ordizia Larunbatean Ataungo Herri Antzokian Jon Sarasuak egin zuen Leterekin kantuberbetan: Xabierri buruzko interpretazio bat kantaldi-solasaldira 200dik gora ikus-entzule bildu ziren, Azokak L...
Iritzia •
Azokak Batzen Gaitu
Lazkao, Ataun, Segura, Ordizia
Larunbatean Ataungo Herri Antzokian Jon Sarasuak egin zuen Leterekin kantuberbetan: Xabierri buruzko interpretazio bat kantaldi-solasaldira 200dik gora ikus-entzule bildu ziren, Azokak Lotzen Gaitu ekimenak (Lazkao, Ataun, Segura, Ordizia) antolatuta. Goierriko hainbat herritakoak eta baita Goierriz harantzagokoak ere.
Goierri bailara da, eta goierritarrak gara bertako herrietako biztanleak. Bakoitza geure zilborrari begira lanean aritzea baino aberatsagoa da elkarrekin aritzea.
Bide horretatik ari gara, azoka aitzakia hartuta, Lazkao, Ataun, Segura eta Ordizia. Datorren abenduan ere azoka asteburua izan dezagun saiatuko gara, noski, eta, gainera, tarteka, beste kultur ekitaldiren batzuk ere antolatu nahi ditugu.
Antolatzaileon elkarlanari artistek beraiek egindakoa gehituz, Ataungo aretoa xume baina dotore prestatu genuen larunbateko emanaldirako.
Ordu eta laurdeneko saio txukun, aberats eta dotoreaz gozatzeko aukera izan genuen bertaratu ginenok. Xabier Leteren garai desberdinen berri ematen zuten Habanera, Beatriz, Maitasunez hil, Xalbadorren heriotzean… dozena bat kanta ondo aukeratuak. Aurrez kanta bakoitza bere lekuan kokatu zuen Sarasuak, bere interpretazio pertsonala eginda. Poemak ere errezitatu zituen, irakurri gabe, buruz.
Jonek kanturako laguntza eskatu zuenean, jendeak gustura parte hartu zuen. Txalo asko.
Zorion eta esker asko jaso genituen bai Jon Sarasua artistak, bai antolatzaileok, entzuleengandik.
Elkarlanean jarrai dezagun, beraz, animoso.