Goierriko Bategite elkarteak antolatuta, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Compañeras de viaje filma emango dute etzi Ordiziako udaletxeko batzar aretoan, 16:00etan. Filmaren protagonistetako bik, Rebeka Peredak eta Marlene Talaverak, egingo ...
Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren barruan, proba nagusiaz gain, 16tik 18 urte bitarteko gazteentzako lasterketa egingo dute aurten, eta jada irekita dago izena emateko epea. 1994ko urtarrilaren 1etik 1996ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoek apuntatu ahal izango dute, apirilaren 27a bitartean. Horretarako kirolprobak.com webgunean sartu behar dute interesatuek. Txip horia dutenek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta ez dutenek berriz 20 euro. Guztira 100 korrikalarik parte hartu ahal izango dute, eta Alberto Aierbe Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren zuzendari teknikoak jakitera eman duenez, kopuru horretara iristen direnean itxi egingo dituzte zerrendak. Ez dute beraz, zozketarik egingo. Lasterketan parte hartu ahal izateko gurasoek sinatutako baimena entregatu beharko dute. Agiria izena emateko garaian bidaliko zaio korrikalari bakoitzari, eta dortsala jasotzeko orduan aurkeztu beharko du.
Igartza multzoan dagoen Belengo ermita goitik behera zaharberritu dute, eta jendearentzat ikusgai jarriko dute bihartik aurrera. Eguna ere ez dute alferrik aukeratu; ermitak berak historikoki emakumearekin izan duen lotura dela medio, emakumeen egunarekin batera irekitzea pentsatu dute. Ekitaldia bihar izango da, 19:30ean, eta ermitan egindako lanak eta jarri duten koadro berria ezagutzeaz gain, Tere Irastortza idazleak emakumearen inguruan idatzitako testu batzuk irakurriko ditu. Belengo ermita, XVI. mendean eraiki zuten, Igartzako jauregiaren ondoan. Multzo osoa berreskuratzeko lanak hasi zirenean, ermita bera ere berritu zuten kanpoaldetik. Barrualdea, ordea, hutsik zegoen. Altarean zegoen koadroa desagertu egin zen 36ko gerran. Koadro hark, Belengo ama birjinaren irudia jasotzen zuen, umeari titia ematen ari zela. Margolanaz gain, azken urteetan sortutako hezetasun arazoak konpondu, zoru berria jarri eta ermitaren barrualdea eta kanpoaldea margotu dituzte. Arantzadi elkarteak, ermitaren aldarean jartzeko beste koadro bat egiteko eskatu zion Clara Gangutia margolari donostiarrari. Hark azaldu duenez, «oso gustura» onartu zuen enkargua. «Askatasun osoa eman zidaten, baina nire bidez ikusitako ama birjin bat margotu dut, haur bati titia ematen, Beasaingo inguruetan». Ama birjinaren irudi horrek, ordea, euskal mitologiaren eragin handia du, eta Murumendiko Mariren irudia gogorarazten du emakumeak, atzean Txindoki mendia duela.
Mondragon Unibertsitatearen Goierriko campusak 10 urte bete berri ditu, eta hori ospatzeko urteurren ekitaldia egingo dute gaur arratsaldean unibertsitateak Ordizian duen eraikin nagusian, 18:30ean hasita. Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuak; Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko Errektoreak; Javier Sotil Mondragon Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagurtza alorreko presidenteordeak; Bixente Atxa unibertsitateko Goi Eskola politeknikoko koordinatzaileak; eta Manu Beraza Goierriko campuseko Goi Eskola Politeknikoko presidenteak parte hartuko dute ekitaldian, besteak beste. Goierriko Hitza egunkariak albiste zabala kaleratu du bihar papereko edizioan, campusaren hamar urteko historiari errepaso eginez.
[Kaleko urdangak taldearen bideoa] Legazpiko gaztetxean kontzertua egingo dute etzi, ostirala. Nafarroa 1512-2012 bildumarako dirua ateratzeko helburuz antolatu dute jaialdia. Sarrerak bost euro balioko ditu. Kontzertua Kaleko Urdangak, Sekuestro Expr...
Joan den larunbatean, hilak 3, Azari ehiza eta arrantza elkartearen ehiza txapelketa jokatu zen Zanbranan (Araban), eta txapelketan parte hartu zuten hamabi ehiztarietatik Joseba Jauregi izan zen onena. Jose Angel Jauregi sailkatu zen bigarren, eta Roman Imaz hirugarren, bi horiek puntutan berdinduta. Goierriko elkarte arteko txapelketan ariko dira hirurak.
Arrastaka Mendi Taldeak asteburu pasako irteera antolatu du Irati eta Orhi aldera. Datorren asteburuan, hilaren 17 eta 18an joango dira, eta Iratiko txabolen zeharkaldia eta Orhiko gailurrera igoera egingo dituzte. Irteera bi zatitan banatu dute. Lar...
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua mugimenduak aurreko bi urteetan Larraitzen egin zituen jaialdien lekukoa Lazkaok hartuko du aurten. Ekainaren 9an izango da aldarrikapen festa, larunbatarekin. Egun horretan Lazkao “Trebij...
Asteazkenero Ordiziako Herri Antzokian eskaintzen duten zine alternatiboaren barruan, Nannerl, la hermana de Mozart filma emango dute gaur, 20:30ean. Historia, orain gutxi arte, gizonezkoek bakarrik idatzi dute, eta emakumezkoek talentu gehiago bazut...