Haurren bideo emanaldia, txangoa eta pala Olaberriko kultur astea bukatzeko
Olaberriko kultur asteak azkeneko txanpa izango du asteburuan, orain bi aste hasitako egitaraua agortuz. Ikus-entzunezkoa, txangoa eta palako finala iragarri dituzte gaur, bihar eta etziko. Lehen ekitaldia, gaur 18:00etan izango da, udaletxeko batzar aretoan. Olaberriko Herri Eskolako ikasleek ondu duten ikus-entzunezkoaren herri mailako estreinaldia izango da. Zebatik Olaberriko eskolara dokumentala haurrek osatu dute, erreportari lanaren hasieratik bukaerarainoko prozesua jarraituta. Lehen eskolako komunitatearentzat aurkeztu zuten ikuskaria, eta gaur olaberritar edo goierritar orok ikusi ahalko du. Lau ataletan banatuta, Olaberriko herriaren historia eta kokapena jorratzen du lanak aurrena, herritarrak elkarrizketatuta. Hurrengo hirurak eskolari lotutako zatiak dira: Garai bateko eskola —gurasoen eta lehengo irakasleen testigantzekin—, Eskolaren oraina —oraingo ikasleekin—, eta etorkizuna. Edizio lanak ere haurrek egin dituzte. Ikastetxeko arduradunek nabarmendu dute dokumental osoa haurrek egina dela. Kopiak atera dituzte, eta gaur salgai ipiniko dituzte, 5 euroan. Errioxara egunpasa Kultur egitarauko azken aurreko jarduera ere olaberritar guztientzat da. Arabar Errioxako eta Errioxako hiru herritara txangoa egingo dute, autobusean. Upategi bana ikusteko aukera izango dute, bide batez. Guardian Ysios ardandegia bisitatuko dute, Haron Martinez-Lacuesta, eta Brionesen Vivanco. Autobusa 08:30ean abiatuko da Olaberriko plazatik. Ihurren hamar minuturen buruan geldialdia egingo du, hango jendea hartzeko. Txangora joateko txartelak udaletxean erosi behar dira. Igandeko hondar egunerako, berriz, kirol [...]
Olaberriko kultur asteak azkeneko txanpa izango du asteburuan, orain bi aste hasitako egitaraua agortuz. Ikus-entzunezkoa, txangoa eta palako finala iragarri dituzte gaur, bihar eta etziko.
Lehen ekitaldia, gaur 18:00etan izango da, udaletxeko batzar aretoan. Olaberriko Herri Eskolako ikasleek ondu duten ikus-entzunezkoaren herri mailako estreinaldia izango da. Zebatik Olaberriko eskolara dokumentala haurrek osatu dute, erreportari lanaren hasieratik bukaerarainoko prozesua jarraituta. Lehen eskolako komunitatearentzat aurkeztu zuten ikuskaria, eta gaur olaberritar edo goierritar orok ikusi ahalko du.
Lau ataletan banatuta, Olaberriko herriaren historia eta kokapena jorratzen du lanak aurrena, herritarrak elkarrizketatuta. Hurrengo hirurak eskolari lotutako zatiak dira: Garai bateko eskola —gurasoen eta lehengo irakasleen testigantzekin—, Eskolaren oraina —oraingo ikasleekin—, eta etorkizuna.
Edizio lanak ere haurrek egin dituzte. Ikastetxeko arduradunek nabarmendu dute dokumental osoa haurrek egina dela. Kopiak atera dituzte, eta gaur salgai ipiniko dituzte, 5 euroan.
Errioxara egunpasa
Kultur egitarauko azken aurreko jarduera ere olaberritar guztientzat da. Arabar Errioxako eta Errioxako hiru herritara txangoa egingo dute, autobusean. Upategi bana ikusteko aukera izango dute, bide batez. Guardian Ysios ardandegia bisitatuko dute, Haron Martinez-Lacuesta, eta Brionesen Vivanco.
Autobusa 08:30ean abiatuko da Olaberriko plazatik. Ihurren hamar minuturen buruan geldialdia egingo du, hango jendea hartzeko. Txangora joateko txartelak udaletxean erosi behar dira.
Igandeko hondar egunerako, berriz, kirol ikuskizuna gorde dute. Goierriko II. Pala Txapelketaren finala jokatuko da. 10:30ean hasiko da pilota jaialdia, udal frontoian.