Kamioi batek su hartu du Idiazabalgo Etxegarate mendatean, eta itxita dago N-1 errepidea Gasteizera bidean.
Ampo Ordiziak Cajasol Ciencias Sevilla hartuko du igandean Altamiran (12:00). Sevillako taldea klasiko bat da Espainiako Ohorezko Ligan, nahiz eta aurten lau partida soilik irabazi dituen, eta laurak etxean. Zortzigarren doa sailkapenean 24 punturekin. Cartujatik kanpo ez dabil fin Cajasol, eta Ordiziak espero du Altamira ez izatea bolada eteteko zelaia. «Kanpoan irabazteko urrats hori egitea falta zaie soilik, eta espero dut gure aurka ez izatea», adierazi du Axio Araña entrenatzaileak. Ordiziarren entrenatzaileak kezkatu antzera dabiltza azken aldian jokalari askok jaso dutelako Espainiarekin aritzeko deia. Tom Parker, esaterako, ez da etzi Altamiran ariko, eta Periko Martin eta Julen Goia Hong-Kongdik etorri berriak dira. Joanes Aierbe, Imanol Iruarriz eta Axier Alvarez de Eulate, berriz, jokatzeko moduan daude, lesioetatik osatu baitira. Zelaira ez sartzeko deia Bestalde, Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak dei berezia egin nahi die zaleei partida bukaeran zelaira sar ez daitezen. Izan ere, Getxoren aurkako partidaren ondoren epaileak aktan idatzi zuen zelaia «inbaditu» zutela zaleek, eta hori dela eta, diziplina batzordeak zigorra ezarri dio klubari.
Emakumeen Egunaren harira antolatutako ekitaldi sortaren barruan, Iruñeko Las Culebras taldeak eta Ordiziako Starblues taldeak kontzertua egingo dute bihar, hilak 10, Ordiziako Gaztetxean. 23:00etatik aurrera hasiko da emanaldia. Kontzertua Ordiziako...
Datorren astelehenean, hilak 12, irekiko dute Majori kiroldegian haurren igeriketa ikastaroan izena emateko epea, eta hilaren 18a arte egongo da horretarako aukera. Izena ematen duten haurrek, 19ko astean igeriketa froga egin beharko dute, eta mailaren arabera, harreran egin beharko dute behin betiko izen-ematea. Frogaldi hau egin aurretik ikastaroan parte hartzen ari diren haurrek jarraitu behar duten ala ez konfirmatu beharko dute. Igeriketakoaz gain, martxan dauden gainontzeko ikastaro guztiek martxoaren 26an hasiko dute hirugarren hiruhilekoa, eta jarraituko duten konfirmatu beharko dute harreratik pasata. Baja eman behar dutenek ere harrerran konfirmatu beharko dute. Ikastaroen ordutegi berriak Ikastaroen ordutegi berriak ere martxan daude. Eguerdian parte nahiz iluntzean kirola egiteko aukera izango da Majorin. Esate baterako, eguerdietan spinning + GAP edota pilates ikastaroak egiteko aukera izango da, eta baita iluntzeetan ere. Horrez gain, ikastaro berri bat jarri nahi da datozen hilabeteetan: irristaketa edo patinajea. Kapoeirako helduen ikastaroari ere bultzada eman nahi dio kiroldegiak.
Espainiako zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak Tenerifen (Kanariar Uharteak) jokatuko du bihar Chaboime taldearen aurka, 20:00etan –hemengo 21:00etan–. Kanarietako taldea jaitsiera postuetan dago, baina Emilio Ortiz entrenatzaileak nabarmendu duenez, azken asteetan partida oso onak egiten ari dira, eta norgehiagoka gogorra izatea espero dute. Hala ere, puntuak lortzeko ahaleginean ez du etsiko, irabaziz gero lidergoari eutsiko baitiote. Zortzi partida bakarrik falta dira liga bukatzeko, eta Ortizen arabera, aurrerantzeko partida guztiak finalen parekoak izango dira. Jokalariek igoera fasea jokatzeko ilusio handia dutela adierazi du Ortizek, eta hori dela, azken batean, oinarrizkoena.
Mundu mailan Emakumearen Eguna atzo ospatu bazen ere, hainbat tokitan egun batzuz luzatuko da oihartzuna. Gaintzan, esate baterako, bihar (larunbata) egingo dute ospakizuna. Kale-Txiki jatetxean afaria izango da, 21:00etatik aurrera. Joan nahi duenak jatetxera hots egin behar du aurrez, izena emateko (943 88 62 43).
Irribarre elkarteak, emakumearen eguna dela eta, jardunaldia antolatu du martxoaren 17rako. Udaletxeko batzar aretoan bilduko dira, 16:00etan. Emakumearen egoeraren inguruko mahai-ingurua, antzezlana eta marrazki erakusketa egingo dituzte. Ondoren, her...
Beasaingo Asmube eta Irribarre elkarteek ekitaldi ugari antolatu dituzte Emakumeen Egunaren harira. Besteak beste, bazkaria, antzerki saioak eta hitzaldi bat izango dituzte. Bihar bertan, elkarteko bazkideentzako bazkaria egingo dute Artzai Enean, 14:3...
Lazkaotarrak ardatz eta protagonista izango dituen kanpaina abiarazi du Lazkaoko Lazkaon merkatari elkarteak. Ekimen berritzailearen bitartez, herritarrei estudioko argazkiak aterako dizkiete, eta horiek erakutsiko dituzte, poster neurriko irudi handietan, elkarteko kide diren zein ekimenerako apuntatu nahi duten dendetako eraskuleihoetan. Gaur aurkeztu dute kanpaina, eta herritarrei “berehala” parte hartzeko deia egin diete, San Prudentzio jaietarako (apirileko azken bi asteburuetan) gauzatu nahi dutelako. Herritarrek bakarka, familian, binaka, taldean, kuadrillakoekin… parte har dezakete. Ados argazkigintza dendan estudioko argazkia aterako diete. Lazkaon elkarteko kide diren 15 establezimenduek parte hartuko dute, printzipioz. Saltoki bakoitzeko produktu edo zerbitzu jakinekin zerikusia duten motiboak azalduko dira erretratuan. Esaldi batekin hornituak joango dira. Izena emateko telefonoz hots egin behar dute herritarrek (943 08 60 00). Martxoaren 20an bukatuko da epea. Ondoren, beraiekin zehaztuko dute estudiora joateko hitzordua. Merkatari elkarteko bazkide ez direnek ere parte hartu ahalko dute, beren erakusleihoa apaintzeko kanpainan. Argazkia egitearen eta ateratzearen kostua beren kargu joango da Lazkaon-ekoak ez diren establezimenduentzat. Egoera ekonomiko orokorraren baitan, merkataritza ere “une zailean” dagoela azaldu dute, eta ekimen honekin herriko komertzioei eta dendariei babesa adierazi ahalko diete lazkaotarrek, “baita oroigarri polita eraman ere”, argazkia bera opari jasoko baitute partaideek.
Emakumearen egunaren harira, Beasaingo udal euskaltegiak Zientziatik Zientzi@ra lehiaketa egin du, eta atzo banatu zituzten sariak. Astebetez, emakumezko zientzialari baten izena asmatu behar izan dute parte hartzaileek. Bide batez, “emakume hori...
Deustuko Unibertsitateak infomazio saioa antolatu du datorren astearterako, hilak 13. Bilera Ordiziako Barrena jauregian izango da, 19:00etan. Ekimenaren helburua Deustuk Donostiako eta Bilboko campusetan 2012-2013 ikasturtean eskainiko duen graduen be...
Gaur goizean bi bat kilo angula handiri jaregin diete Agauntza ibaian, Ataunen. Adituek jakitera eman dutenez 4.000 eta 5.000 ale artean askatu dituzte. Bi hilabetez Mutrikuko Akuikultura Eskolan eduki dituzte gizentzen, eta handik eraman dituzte Ataunera. Guztiek ez dute berdin neurtzen baina 15bat zentimetro dituzte, batez beste. Adituen nahia ahalik eta kopururik handiena aurrera ateratzea da. Goizeko hamarretan Ataungo San Martin plazan elkartu dira ekimenaren antolatzaileak, angulen arrantzaleak eta komunikabideak. Handik autoetan sartu eta San Gregorio aldera jo dute. Auzora iritsi aurretik gelditu dira guztiak, Agauntza ibaia igarotzen den leku batean. Han Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Ura ur agentziako eta Azti fundazioko ordezkariek adierazpenak egin dituzte. Goizeko hamaikak aldera, aurreikusitakoa baino apur bat beranduago iritsi dira angula handiak. Ibilgailu bati erantsitako atoian heldu dira, edukiontzi batean. Adituek esan dutenez “poliki ekarri dituzte, bidean ez hiltzeko”. 11:10ak aldera hasi dira Agauntza ibaian askatzen, eta 11:45ak inguruan bukatu dute lana teknikariek. Proiektu instituzional baten parte Ekimen hori proiektu instituzional baten parte da. Europan aingiren populazioak beherakada nabarmena izan du azken 25 urte hauetan. Horregatik, Europako Ministroen Kontseiluak arautegi bat publikatu zuen, estatuak beraien kudeaketa planak egitera behartuz. Euskal Autonomia Erkidegoan egin zuten kudeaketa plana, eta ondorioztatu zuten une hartan ez zutela [...]
Jakintza Ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko LHko 6. mailako ikasleek 60 zuhaixka landatu dituzte gaur eguerdian Oianguren institututik Majori kiroldegira doan bidegorriaren ertzeetan. Udal lorazainen laguntza izan dute horretarako. Gurbitz, ezpel eta gorosti landareak dira aldatu dituztenak. Azken bi landare horiek EAE Euskal Autonomi Erkidegoko espezie mehatxatuen katalogoan sartuta daude, eta interes bereziki babes maila dute. Urdanetakoak izan dira aitzurrak hartu eta landaketekin hasten lehenak, eta ondoren Jakintzakoen txanda izan da. Ordiziako Udalak urteak daramatza udalerriko berdeguneetan bertako zuhaitz espezieen landaketak egiten. Iaz, esaterako, 60 ezpel landare aldatu zituzten Oreja parkean bi ikastetxe horietako ikasleek. Ordiziako Udaleko Agenda 21 eta Mugikortasun delegazioaren ekimena da herriko parkeetan eta berdeguneetan halako landaketak egitea.
Emakumearen eguneko ekitaldien barruan, Asmube elkarteak ikuskizun berezia egingo du martxoaren 15ean. Asmubeko abesbatzak eta Pinpirinak antzerki taldeak parte hartuko dute. Igartza jauregian izango da, 20:00etan.
Itziar Bollainek zuzendutako Katmandu, un espejo en el cielo (Katmandu, ispilu bat zeruan) filma emango dute asteburuan Ordiziako Herri Antzokian. Gaurko saiorik ez dago Ahoz aho jaialdiaren lehen ikuskaria egongo delako, baina bihar (19:30-22:15), et...
Gallastegik eta Irurek astelehenean jokatuko dute, Rodriguezek eta Regillagak, berriz, asteartean
Eskolarteko txirrindulari proba jokatuko dute bihar Beasainen. Herrigunean antolatu duten 800 metroko zirkuituan bueltaka ariko dira gaztetxoak, arratsalde partean. Gipuzkoako hainbat klubetako kideak etorriko dira, guztira 40 txirrindulari inguru. Loi...