Beasainek astindua eman dio Elgoibarri, etxean 4 eta 1 irabazita
Beasainek azken jardunaldietako bolada onari eusten dio; asteburuan, Elgoibar hartu du mendean, 4 eta 1. Etxekoak goitik behera nagusitu ziren, batez ere bigarren zatian. Beasainek azkar hartu zuen aurrea, 3. minutuan egin baitzuten aurreneko gola; Ima...
Beasainek azken jardunaldietako bolada onari eusten dio; asteburuan, Elgoibar hartu du mendean, 4 eta 1. Etxekoak goitik behera nagusitu ziren, batez ere bigarren zatian. Beasainek azkar hartu zuen aurrea, 3. minutuan egin baitzuten aurreneko gola; Imanolek egin zuen, atezain elgoibartarraren alderatze bat aprobetxatuz. Hala ere, beasaindarrak lasaitu ziren unean, Elgoibarrek berdintzea lortu zuen, 34. minutuan, Egoitzen golari esker. Atsedenera banakoarekin joan ziren.
Bigarren zatian, ordea, etxekoen nagusitasuna erabatekoa izan zen. Otegin 52. minutuan egin zuen etxekoen bigarrena, area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Hirugarrena Artolak egin zuen, 68. minutuan. Eta laugarrena, 74. minutuan, Egoitzen lana izan zen.
Asteburuko hiru puntuei esker, sailkapeneko bosgarren postuan jarri da Beasain, 56 punturekin.