Aurreko ostiralean jokatu zen 41. Osinalde Sariketaren lehenengo kanporaketa Idiazabalgo Elizalde Elkartean. Axari Sariko epaimahaikoek hala erabakita, Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabal izango dira apirilaren 14an, Gabiriako Osinalde Sariketako finalean izango diren lehen bi sailkatuak. Entzule gisa egon zirenen iritziak eta epaileenak bat egin zuten gainera; izan ere Peio Ormazabal izan zen entzuleen gustuko bertsolaria; Axari Saria jaso zuena. Sei izan ziren bertsotan aritu ziren gazteak: Iñaki Aleman (Irurita-Nafarroa), Maddi Ane Txoperena (Hendaia-Lapurdi), Peio Ormazabal (Arrigorriaga-Bizkaia), Ander Solozabal (Gasteiz-Araba), Eñaut Uruburu (Abadiño-Bizkaia) eta Imanol Irazustabarrena (Alegia-Gipuzkoa). Gaijartzaile lanetan Ion Telleria jardun zen, eta koplak kantatzen laguntzeko, berriz, Joxe Agustin Elortza eta Iñaki Larrañagaren trikitiaren eta panderoaren laguntza izan zuten. Hurrengo saioak eta finala 41. Osinalde sariko finala apirilaren 14an izango da, Gabirian, elkartearen egoitzan. Aurretik, datorren larunbateko Aztiriko kanporaketa eta Ordiziako kanporaketa izango dira. Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabalekin batera finalean izango diren beste lau bertsolariren izenak saio horietatik aterako dira.
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren beste jardunaldi bat jokatu zen atzo, A multzoari zegokiona, eta denera 21 gol ikusi ahal izan ziren. Ferro taldeak 0-5 irabazi zion Meridiano 0-ri; Tzulok 2-1 hartu zuen mendean Totzi; Embiel 0-5 galdu zuen...
Goiztiri AEK euskaltegia martxan jarri zutela 25 urte betetzen dira aurten, eta urte hauetan guztietan kultur ekintzak eta metodo komunikatiboa izan dituzte oinarri euskara irakasteko. Helburua beti, hiztunak sortzea izan da. Beasainen, Lazkaon eta Ordizian eman zituen lehen pausoak Goizitiri AEK euskaltegiak, eta liburuetatik, azterketetatik eta tituluetatik kanpoko irakaskuntza izan dute oinarri gaur egunera arte. 25 urte igaro dira Goierri euskalduntzeko bidea hasi zutenetik, eta egoera eta garai berrietara egokitzen joan behar izan dute ordutik. Beti, kultur ekintzak eta metodo komunikatiboak izan dituzte oinarri euskara irakasteko. Horiek dira Goiztiriren berezko ezaugarriak. Hiztunak sortzea izan dute lanbide eta helburu 1987tik, eta, horretarako, epe motzeko erronkak izan dituzte oinarri: «Gaur gelan ikasitakoa, gaur bertan kalean aplikatzea da helburua, ez seigarren urratsera iritsi arte itxaron behar izatea». Karmele Santoyo ia hasieratik da Goiztiriko irakasle, eta haren hitzetan, helburuak markatzerakoan, «komunikazioa da beti oinarria». Komunikazio bide horretan, «etxetik kalerako bidea egiteko», kultur ekintzak erabili dituzte hasieratik. Nekane Munduateren arabera, «ikasleak oso eroso daude euskaltegian, haien euskara jarduna egin dezaketelako; baina hemendik ateratakoan nolabaiteko sozializazioa egiteko aitzakia dira kultur ekintzak». Beste edozertarako bezala, ordea, testuak eta ikus-entzunezkoak ezinbestekoak dira euskara ikasteko. Baita Goiztirin ere. «Ikasleek gramatika ikasten dute, baina irakasleen azalpenak ez dira gramatikalak, komunikatiboak [...]
Agustin Mujika Takolo (Lasarte-Oria, 1960) Zaldibian bizi da. Pirritx eta Porrotxekin egin zen ezaguna eta egun Kuki eta Koxmo zaldibiarrekin aritzen da. Gainera, Jaiak mozorro-dendan lan egiten du. Gustuko mozorroa. Pailazoarena. Sekula jantziko ez ze...
Haurren trebezia saioak marka guztiak hautsi ditu, 216 ikaslek parte hartu dute lehenengo kanporaketan
Ordiziako 33. Elkartearteko Mus Txapelketa gaur hasiko da, Azari elkarteak antolatuta. Txapelketa horretan Ordiziako hamar elkarteetako ordezkariek jokatzen dute, elkarte barruan finala jokatutako bi bikoteek. Hogei bikote guztira. Txapelketak bi aste ...
Seigarren urtez lortu du garaipena Rodriguezek, Aitor Gallastegiren aurka jokatu zuen finala; herriko jokalari onena aurten Hurko Mendiguren izan da, Joseba Urdangarini azkeneko...
Beasainek azken jardunaldietako bolada onari eusten dio; asteburuan, Elgoibar hartu du mendean, 4 eta 1. Etxekoak goitik behera nagusitu ziren, batez ere bigarren zatian. Beasainek azkar hartu zuen aurrea, 3. minutuan egin baitzuten aurreneko gola; Ima...
Ezkio-Itsasoko gainak patxada dario, itsas ukitu misteriotsuarekin; pagadi zaharrek babestutako toki kutuna da. Idatzi gabeko kondairen eta istorioen sehaska da Kizkitza (676 m). Historia zaharraren gordailu, mandabide mugituaren eta festaleku jendetsuen parajea. Itsaso herriaren gainean, Urola eta Goierri bailaren artean kulunkan dago gaintxoa, pago lerdenen erdian misterioa gorde nahian bezala. Bide bat baino gehiago daude Kizkitzara iristeko. Laburrena eta erosoena, Mandubiko Benta jatetxearen ondotik (539m) abiatzen dena, GR-34. Itsasotik gora bada joaterik, baita Antioko baselizatik (Zumarraga) mendi-gainen zehar ere, Izazpi, Atxurtza, Beotegi eta Arrobiagan barrena. Historiaurrearen lekukotza topatuko dugu berehala, Mandubizelain: harrespila. Kristo Aurreko II. milurteko hilerria da. Orduko biztanleen imitatzaile izan nahiz edo, ehiztari modernoen ehiza-lekua da ingurua udazkenean, Kontuz, uso postuak ohartarazpen —eta kartutxo zorro— eta guzti. Bitxitasun bat ere ikusiko dugu Mandubi Zar baserriaren atzean: pilotalekua. Ernio aldetik datorren Done Jakue bidean egingo ditugu lehen pausoak. Baso-pista garbi eta sendoari jarraituz Elorri aterpera iritsiko gara, mendizaleen babeserako 1988an eraikia. Mandubizelaiko harrespilatik basoz ere jarrai liteke. Bidegurutzean txabola ertzetik segiko dugu, Atxurtzarantz, Ormaiztegira (5,8 km) eta Itsasora (1,6 km) doan mandabide zaharra utzita. Aldapa pikoan behetik gora zuzenean igo daiteke, erreferentziatzat telefonia-antena hartuta. Pistaz, bi aukera daude: ezkerretik, eseka gora joatea; edo aurrerakotik Kizkitzaren beste aldeko leporaino. Ahalegin [...]