Ezkio-Itsason festak dituzte gaurtik asteartera
Txupinak bota eta kanpaiak joz hasiko dituzte festak gaur Ezkio-Itsason, iluntzeko 20:00etan. Halaxe hasiko dira San Migel egunera arte iraungo duten jaiak. Gaur gauean, berriz, rock kontzertuak izango dira 22:30ean hasita, Klak!son eta talde sorpresa baten eskutik. Kontzertu rockeroen biharamunari aurre egiteko, lasaixeago, larunbat goizeko 11:30ean elizako erretaulan eginiko berritze lanei buruzko hitzaldia eta erakusketa egongo da, eta 13:00etan toka jokoan jolastuko dute. Arratsaldea ere jolasean pasako dute haurrek eta helduek, 17:00etan hasiko baitira helduenak musean eta gaztexoenak haur jolasetan, altxorraren bila jokoarekin. 18:00etan, berriz, haurrek hain gogoko duten pinata jokoa egingo dute eta arratsaldea biribiltzeko, 19:00etan, txokolatada egingo dute. Gauean herri afaria egingo dute eta jandakoa jeisteko Elorza anaiak trikitilariekin dantzaldia izango dute. Gustu guztientzako egitaraua Igandean 11:00etako meza nagusiaren ostean, Ormaiztegiko eta Ezkio-Itsaosoko abesbatzen emanaldia izango da 12:00etan. Jarraian Gabiriako Goruntz taldeko dantzariak dantzan ikusteko aukera izango da. Zaldua eta Azurmendi, Ugarteburu eta Larrañagaren aurka ariko dira 18:00etatik aurrerako herri kirol saioan. 19:00etan barrikotea eta erromeria izango dira Gabiriako trikitilarien eskutik. Astelehenean pixka bat deskantsatu eta asteartean izango dute azken festa eguna, San Migel egunez. 12:00etan meza nagusia izango dute, ohi bezala, eta arratsaldean, 19:30ak aldera, festak ongi amaitzeko bertso poteo herrikoia egingo dute.
Kontzertu rockeroen biharamunari aurre egiteko, lasaixeago, larunbat goizeko 11:30ean elizako erretaulan eginiko berritze lanei buruzko hitzaldia eta erakusketa egongo da, eta 13:00etan toka jokoan jolastuko dute.
Arratsaldea ere jolasean pasako dute haurrek eta helduek, 17:00etan hasiko baitira helduenak musean eta gaztexoenak haur jolasetan, altxorraren bila jokoarekin. 18:00etan, berriz, haurrek hain gogoko duten pinata jokoa egingo dute eta arratsaldea biribiltzeko, 19:00etan, txokolatada egingo dute. Gauean herri afaria egingo dute eta jandakoa jeisteko Elorza anaiak trikitilariekin dantzaldia izango dute.
Gustu guztientzako egitaraua
Igandean 11:00etako meza nagusiaren ostean, Ormaiztegiko eta Ezkio-Itsaosoko abesbatzen emanaldia izango da 12:00etan. Jarraian Gabiriako Goruntz taldeko dantzariak dantzan ikusteko aukera izango da.
Zaldua eta Azurmendi, Ugarteburu eta Larrañagaren aurka ariko dira 18:00etatik aurrerako herri kirol saioan. 19:00etan barrikotea eta erromeria izango dira Gabiriako trikitilarien eskutik.
Astelehenean pixka bat deskantsatu eta asteartean izango dute azken festa eguna, San Migel egunez. 12:00etan meza nagusia izango dute, ohi bezala, eta arratsaldean, 19:30ak aldera, festak ongi amaitzeko bertso poteo herrikoia egingo dute.