Maiatzaren 19an Urretxun eta Zumarragan egin zuten bertso saioa, sarean
Gotzon Aranburu kazetariak bideoz grabatu zuen pasa den maiatzaren 19an Urretxun eta Zumarragan egin zuten bertso saioa. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Amets Arzalluz, Gorka Ojanguren, Nerea Elustondo, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi aritu ziren kantuan. Gai jartzaile lanak Unai Elizasuk egin zituen.
Maiatzaren 19an hainbat ekintza burutu zituzten Goierrin, Herrira plataformak deitutako Goazen Plazara! ekimenaren barruan. Ekintza guztietan ere, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak berma daitezen eskatu zuten. Ikusi argazki galeria
Erlazionatutako edukia'Goazen Plazara!' ekimena babestu dute gaur goizean Goierriko hainbat herritan