Bestelako albiste baten berri emango du gaur Ordizia Rugby Elkarteak. Taldearentzat garrantzitsuak diren hiru jokalarik urtebeterako berritu dute kontratua; Danny Krollek, Phil Huxfordek eta Corey Simpsonek. Argazkian Kroll eta Huxford ageri dira Aitor Araña presidentearekin. Simpson ez da irudian azaltzen, oporretan baitabil. Aste hauetako kontua da Tom Parkerrek, Kesomi Lolotongak eta Toby Freemanek ez dutela taldean jarraituko du, ezta Paul Healy kirol zuzendariak ere.
Itsasondoko dantza taldeak dantzari txikien topaketa antolatu du, biharko. Inguruko herrietako taldekideak ere izango dira, Olaberria, Zaldibia edota Legorretakoak, kasu. Saioa bihar 17:30ean hasiko da, Itsasondoko plazan.
Lazkaoko Lapke elkarteak antolatutako Goierri beheko eskola-umeen pilota txapelketako jardunaldia Zaldibian jokatuko da, bihar. Resti pilotalekuan 15:30ean hasiko dira partidak, 11 guztira. Zazpi herritako pilotariak ariko dira.
Arriarango Intxaurpe elkarteak, Loinatz txirrindulari taldeak eta Batzokiko elkarteak, bigarren urtez antolatu dute Arriarango BTT mendi bizikleta trabesia. Bihar zortzi, ekainaren 2an, izango da, eta gaztetxoen eta helduen probak hartuko ditu. Arratsa...
Igande honetan, pazko jaia ospatuko dute Astigarreta auzoan. 11:30ean, meza izango dute, San Martin parrokiako abesbatzak lagunduta. Segidan, 13:30ean, herri bazkaria egingo dute. Goiz parteko eta bazkalondoko giroa, Mañukorta eta Zeberio bertsolariek eta Laja eta Landakanda trikitilariek alaituko dute.
Egun batzuetako atsedenaren ondoren, beasaindarrak prest daude berriz ere festa giroari heltzeko. Loinatz jaien bigarren astebururako, mozorro eguna, kirol probak eta dantza saioak gorde dituzte, besteak beste. Musikak eta festa giroak ere izango du tokia; gaur gauean, esaterako, Inoren Ero Ni, Achtung! eta Peachy Joke taldeek joko dute, txosna gunean. Biharkoa berriz, kalera mozorrotuta ateratzeko eguna izango da beasaindarrentzat. Asteburuko egitarauan, ordea, toki berezia hartuko dute kirol probek. Batetik, Loinatz txirrindulari proba egingo dute larunbat goizean; bestetik, herri kirol saioa, igande arratsaldean. Loinatz elkarteak antolatzen duen probak 62. urtea du aurten. 23 urtez azpiko txirrindulariek parte hartzen dute, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria da. Txirrindulari kopuruari dagokionean, iaz 119 izan ziren, eta aurten ere, antzeko kopurua espero dute Beasaingo irteeran. Antolatzaileek 122 kilometroko ibilbidea antolatu dute, Goierrin barrena. 10:00etan aterako dira txirrindulariak. Eitzagatik gora, Legazpiraino joango dira aurrena, Mutiloako Lierni gainera gero, eta Beasaindik pasa ondoren, Gabiriatik Atagoitiko gaina igoko dute, atzera Lierniko gaina pasa, eta Olaberritik bueltan itzuliko dira Beasainera, eguerdiko ordubata aldera. Proba hori dela eta, Beasaingo Udaltzaingoak trafikoaren inguruko hainbat ohar eman ditu. Hala, gaurtik aurrera, Trenbide kalean eta Gernika pasealekuko aparkalekuan ibilgailurik ez uzteko eskatu dute, baita Kale nagusiko 33 eta 37 zenbakien artean dagoen aparkalekuan ere. Herri kirol saioa igandean Kirol arlotik atera gabe, [...]
Legazpiko EAJk eta Hamaikabatek hondakinak biltzeko atez atekoaren aurkako sinadura bilketa hasiko du ekainaren lehenean. Hala jakinarazi dute gaur eguerdian eman duten prentsaurrekoan. Udalak atez atekoa “derrigorrez” ezartzea erabaki duela salatu dute, eta hondakinak kudeatzeko sistema horren eta erabakiaren aurka agertu dira. Hala, “alkate jaunari zuzendutako sinadura bilketa” ostiraletan (09:00etatik 12:00etara) eta larunbatetan (11:00etatik 13:00etara) egingo dute. Mahai bana jarriko dute azokan eta Laubiden. Legazpin bizi den 18 urtetik gorako edonork eman ahalko du sinadura. Javier Iraeta EAJko zinegotziak eta Mari Jose Cantero herritarrak azaldu dutenez, sinadura bilketarekin birziklapenarekin duten “konpromisoa” eta “atez ateko zabor bilketaren kontrako jarrera” helarazi nahi diote Kela Urzelai alkateari. “Zabor bilketa hau mantentzen badute, herriari kontsulta egin diezaiola” ere eskatuko diote Bilduri. Lau puntuko eskaera EAJk eta Hamaikabatek martxan jarriko duten sinadura bilketa lau puntutan oinarritzen dela jakinarazi du Koldobike Olabide herritarrak. “Edukiontzien bidez hondakinen bilketa selektiboa eta birziklapena bultzatzen jarraitzeko materia organikoa biltzeko 5.edukiontzia” jartzea eskatzen dute. Hala, sinatzen duenak hondakinak birziklatzeko konpromisoa hartuko du. Hondakinak birziklatzeko eta “neurri eta egitasmo berriak martxan jartzeko, herritarren heziketa eta kontzientziazioa hobetzeko” prebentzio neurriak hartzea ere eskatuko dute sinatzaileek, eta sinadura emateak “Legazpin zaborraren bilketarako atez ateko bilketa ezartzearekin bat ez etortzea” suposatuko du. Udalak atez ateko [...]
32. Gipuzkako Eskolarteko bertso txapelketa, beroa bezain jendetsua izaten ari da. Arratsaldeko 1.00etatik hasita, 18 urte bitarteko 200 ikasletik gorak egin dituzte euren bertso idatziak, Legazpiko Haztegi ikastolako gela ezberdinetan banatuta. Orain...
Ordiziako Jakintza dantza taldeak ikasturte amaierako dantza emanaldia egingo du gaur, 19:00etan, Ordiziako Herri Antzokian. Bost urte dituzten haurretatik hasi eta 6. mailara bitarteko 100 dantzari baino gehiago elkartuko dira. Ordu eta erdi inguruko saioa izango da, eta Euskal Herriko dantza ezberdinak ikusi ahal izango dira.
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan asteburuan sartuko dira lehian orain artean parte hartzeko falta diren herriak ere. Goierrikoen kasuan, Olaberriak palan eta Zaldibiak eskuz ekingo diote lehiaketari. Lazkaoko palari taldea eta Urretxuko eskulariena dira bailarako besteak, haiek aurre-kanporaketa gaindituta datozenak. Esku huskako sailean final zortzirenak izango dira asteburu honetan eta hurrengoan. Zaldibiak Andoaini egingo dio aurre. Hiru partidak bihar, larunbata, jokatuk dituzte Andoaingo Arrate pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Zaldibiak bigarren parte-hartzea du Herriartekoan, iazko debutaren ondotik. Itzuliko partidak hurreng asteburuan dira, Restin. Urretxuk Bidegoian du aurkari. Ederrenan dira joaneko norgehiagokak, igandean 11:00etan. Alegia kanporatu zuten urretxuarrek hamaseirenetan (4-2). Kantxa faktorea Bidegoianek du aldeko, eta Bidanian jokatuko diren itzulikoetarako aldea ateratzen saiatuko da etzi Urretxu. Olaberria herrian hasiko da Olaberriak gaur egingo du Herriartekoan sarrera, palako final-laurdenetako koskan, Errenteriaren aurka. Iaz finalerdietara iritsi zen palan Olaberria. Larruzko paletako eta pala motzeko neurketak gaur 21:15ean hasiko dira, Olaberriko udal frontoian. Lazkaori ere herrian tokatuko zaio joanekoa. Bihar, larunbata, 11:00etan hasiko da pala jaialdia, Joxemiel Barandiaran kiroldegiko pilotalekuan. Donostia egokitu zaio arerio. Lehen kanporaketan eroso aurrera egin zuten lazkaotarrek, Usurbil guztira 3 eta 1 menderatuta. PARTIDAK Eskuz Urretxu. Etzi, igandea, 11:00etan, Ederrena pilotalekuan: Urretxu-Bidegoian. Andoain. Bihar, larunbata, 18:00etan, Arrate pilotalekuan: Andoain-Zaldibia. Pala Olaberria. Gaur, ostirala, [...]
Areto futboleko Gipuzkoako 2. mailako ligako finala jokatuko du Bilkoin Legorreta Eredu taldeak. Aretxabaleta izango du aurkari, eta azkena Errenterian jokatuko da, bihar 15:00etan. Legorretan autobusa antolatu dute finalera joateko. 14:00etan irtengo ...
Beasaingo Udalak beste parte hartze prozesu bat abiaraziko du datorren astean. Prozesu horren helburua, “Igartza multzoaren erabilerarako oinarriak” definitzea izango da, udalak azaldu duenez. Ekainaren 22an egingo dute Igartza monumentu mu...
Arrastaka Mendi Taldeak, asteburu pasako irteera antolatu du Piriniotara, ekainaren 2 eta 3rako. Punta Escarra (2.760 metro) eta Pala de Ip (2.779 metro) tontorrak igoko dituzte. Parte hartu nahi dutenek, asteartean, 19:30ean, Arrastakak Iturriotz kalean duen lokalean egingo den bilerara joan behar dute. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastakaren webgunea bisitatu edo 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake. Irteera horretan parte hartzeko, derrigorrezkoa da federatu txartela izatea.