Zaldibiako errifan mendiko ekipamendua 0875 zenbakiarentzat
Zaldibiako Herrirak Gabonetan egin duen zozketaren txartel sariduna 0875 izan da (Niño loteriako azken laurak). Saritako mendiko ekipoa Anita Alonso beasaindarrari egokitu zaio. Bestetik, Herrirak eskerrak eman nahi dizkie gabon eskean ibili zirenei, bazkaria prestatu zutenei eta lagundu dutenei.