Ekainaren 8ko giza katea prestatzeko bilerak Seguran eta Idiazabalen
Gure Esku Dago ekimenak Durango eta Iruñea elkartuko dituen giza katea antolatu du ekainaren 8rako eta Seguran eta Idiazabalen bilerak deitu dituzte ekimen honen berri emateko eta ekitaldia antolatzeko. Segurako bilera bihar izango da, 19:00etan, kultur etxean. Idiazabalgoa larunbatean egingo dute, 11:00etan, guraso elkartean.