Zozketa txartelak datorren astetik maiatzera bitartean erosi ahal izango dira; jokalariek salduko dituzte euro baten truke
Herriko mugimenduaren lekuko isila da Ordiziako Nikolas Lekuona plaza. Egunero hara eta hona dabiltzan ordiziarren pausoak sentitzen ditu, eta bizipen askoren agertokia da. Bai, asko dira plaza horretatik pasatzen direnak, ez dira, ordea, hainbeste pausoak gelditu, eta plazari izena eman zion gizonaz hausnartzen dutenak. Plazatik harago begira, ordea, altxa burua eta begiratu Lekuona artistaren lanari. Zergatik jarri zioten Nicolas Lekuona izena plazari? Benetan, hain garrantzitsua izan al zen, bada, gizon hori?
Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako 150 gaztetxo parte hartzen ari dira Mingainluze lehiaketan; Urretxuko eta Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxekoak, Gainzurikoak eta Urretxu-Zumarragako ikastolakoak. Asteburuan finalerdietako saioak izan dituzte. Hirunako taldetan banatuta ari dira, eta hasieran 50 talde hasi baziren, 12 izan dira asteburuko finalerdiak jokatu dituztenak. Finala, berriz, urtarrilaren 26an jokatuko da, sei talde onenen artean.