KEA talde beasaindarra, Elkar diskoetxearen zuzenekoetan
Elkar diskoetxea eta Hamaika Telebista hainbat euskal talderen zuzeneko saioak grabatzen ari dira. Horietako saio batean parte hartu du KEA talde beasaindarrak. Iñigo (bateria), Gotzon (gitarra-baxua) eta Xabi Mujika (ahotsa, gitarra eta teklatuak) anaiek osatzen dute hirukoa. 2006. urtean taldea sortu zutenetik, hiru lan argitaratu dituzte: Keä (2007), Copenhague (2010) eta Kamera-3 (2013). Goikoa, kontzertuaren aurkezpen bideoa da; saio osoa, berriz, hemen dago ikusgai.