Ez dira egun gutxi bidegorriko zubietan, Urretxuko eta Zumarragako hirigunean bertan, oinezkoak geratu eta adi-adi errekara begira geratzen zirela. Urola errekan Mikel Hurtado (Urretxu, 1971) arrantzan ari zen, gomazko bota berdeak jantzita, eta euli-arrantzak berezkoak dituen soka luzeko kanabera eskuan zuen. Amuarrainak arrantzatzen ditu Urola errekan, amua bota, eta behin irensten dutenean eskuetan hartzearekin batera aske uzten ditu berriro. Heriotzarik gabeko arrantza egiten du Hurtadok.
Ikasleek ia hiru hilabeteko oporraldia dute, baina uztailean behintzat Legazpi, Urretxu eta Zumarragako nerabeek ez dute aspertzeko astirik eduki. Izan ere, Urretxu eta Zumarragako Gazte Bidean zerbitzuak eta Legazpiko nerabe zerbitzuak hamaika ekitaldi antolatu dute. Azken ekintzak joan zen astean egin zituzten eta arduradunek balorazio positiboa egin dute.
Urretxuko Udalak abuztuan Auzobusaren zerbitzua murriztea erabaki du, herritar askok oporrak herritik kanpo pasako dituztela eta. Herrigunea eta Santa Barbara, Mundo Mejor eta Aparizio auzoak lotzen dituen autobusak abuztuko lehen
The post Auzobusa, abuztuko lehen eta azken astean appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/HICPIsAMj5s Kalakan Ipar Euskal Herriko musika hirukoteak Antioko 31. Musikaldian joko du. Kontzertua bere lagun talde gisa izendatu duenarekin egingo du: Kalakan&Friends. Irailaren 13an, taldearen ikuskizuna grabatuko du Zumarragako ermitan, eta handik ateratako materiala hurrengo single-a munduan barrena aurkezteko erabiliko dute. Horrenbestez, Antioko baseliza ezagutzera emango dute nazioartean.