Argazkia: Mikel Albisu /Goierriko Hitza
Anitz Eskisabel preso politiko lazkaotarra libre gelditu da. Gaur goizeko 9:00etan atera da Topaseko (Salamanca, Espainia) espetxetik. Lazkaotik senide eta herritar talde bat joan da bertaraino, espetxe atarian harrera egitera. Hauetako batzuk polizia kontrol batean geldituta izan dituzte, eta ezin izan dute irten den momenturako han egon.
Eskisabel 2005. urtean atxilotu zuten aurreneko aldiz, ETArekin kolaboratzea leporatuta, “badaezpadako” operazio batean. Bi urte kartzelan egin eta gero 2007an atera zen, libre, epaiketaren zain. 2010ean, epaiketa egin eta gero, atzera preso hartu zuten, 6 urteko kartzela zigorra betetzeko.