Ezkio-Itsasoko herri eskolako matrikulak otsailaren 2tik 13ra
EZKIO-ITSASO // Gainontzeko herri eskoletan bezala, Ezkio-Itsason ere astelehenean abiatuko dute matrikulazio kanpaina, otsailaren 13ra arte. Bi eta lau urte bitarteko haurrak matrikula daitezke 2015-2016 ikasturterako. Jangela eta garraio zerbitzua es...
EZKIO-ITSASO // Gainontzeko herri eskoletan bezala, Ezkio-Itsason ere astelehenean abiatuko dute matrikulazio kanpaina, otsailaren 13ra arte. Bi eta lau urte bitarteko haurrak matrikula daitezke 2015-2016 ikasturterako. Jangela eta garraio zerbitzua eskaintzen dituzte. Goizetan eta arratsaldeetan zaintza aukera egongo da. Eraikin berrian hasiko dute ikasturtea.