Murtziako AVErako seinaletapena eta Utrech hirirako tranbiak egingo ditu
Joseba Apaolazak (Urretxu, 1960) Pankreas lana antzeztuko du gaur, 22:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Tartean konpainiaren antzezlan horretan, Apaolazak Mikel Martinezekin eta Patxo Telleriarekin lan egiten du. Komedia horretan bi galdera hauei erantzuna ematen saiatzen dira: Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Zer diozu ‘Pankreas’ lanari buruz? Zergatik merezi du ikustera joateak? Gauza bategatik merezi du, batez ere, antzokira joateak: oso ondo idatzita dagoen endredua delako. Antzezlan honek berezitasun azpimarragarri bat du, gainera: bertsoz egina dago. Hala da. Nire ustez, horrek dotorezia ematen dio antzezlanari. Gainera, ez dago aurrekaririk. Bertsoz egindako lehen euskal antzezlana da. Oso neketsua izan al da bertsoz idatzitako antzezlan bat prestatzea? Arraroa, berezia, berria… izan da. Antzezlan honetan ez dago ezer inprobisatzerik. Bestelako lanetan ere ere oso gutxi inprobisatzen dugu, baina beti ere aukera hori dugu. Hemen, errimatua denez, ez dago horretarako aukerarik. Zaila al da bertsoz egindako antzezlan batean naturaltasunari eustea? Halako antzezlanak dotoreak dira, baina ohikoak baino artifizialagoak. Tentsioa mantendu behar da sonikete nekagarri batean ez erortzeko. Antzezlanak harrera ona izan al du? Oso gustura gaude jendearen erantzunarekin. Toki guztietan oso harrera ona izan du. Izan ere, gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditugu: adiskidetasuna, leialtasuna… Gainera, umorez. Jatorrizko [...]
Atzo iluntzean Urretxuko Udalak 8,2 milioi euroko aurrekontua onartu zuen. Iaz baino 250.000 euro gehiago. Bilduko sei zinegotzien botoekin eta alkatearen kalitatezko bozkarekin onartu ziren aurrekontuak. Oposizioko alderdiek zazpi zinegotzi
The post Urretxuko Udalak 2015ko aurrekontua onartu du appeared first on Otamotz.
Uholdeen arriskurako protokoloa martxan jarri du Herrizaingo Sailak · Iganderako elurra egingo duela dio eguraldi iragarpenak
Arkumeak jaiota, ardi esne garaia da orain. Artzainen lana asko gehitzen da bolada honetan, esnea biltzen eta gaztak egiten batez ere. Ordiziako azokan postu ugaritan aurki daiteke ardi esnea, bakoitzak nahi duenerako erabiltzeko. Orain hasten den, aurrez hasita dagoen edo geroxeago hasi behar lukeen, batek daki. Baina, bai, hasita dago ardi esnearen garaia. Orain urte batzuk arte, San Jose egunaren bueltan jaiotzen ziren arkumeak, baina, Gabonetako eskariaren ondorioz edo, geroz eta lehenago ikus daitezke arkumeak salgai. Horri lotuta, esnea ematen hasten dira ardiak, eta artzainek egiten duten lanari esker, oraintxe egoten da ardi esnea erosteko aukera. Azoketan, harategietan, bestelako dendetan erosgai daude dagoeneko ardi esne gozoz betetako plastikozko botilak. Ordiziako ferian ere aurki daitezke saltzaile ezberdinak, mahaian, ohiko produktuez gain, botila zuriekin. «Aurten, gabonak aurretik ere bakarren batek ekarri du: hilabete lehenago ere bai!», dio saltzaile batek. Hala ere, saltzaile gehienen ustez, Ordiziakoa ez da ardi esne gehien mugitzen duen feria: «Tolosakoan gehiago saltzen dela esango nuke: eraman gehiago, eta saldu ere halaxe egiten da han», dio beste saltzaile batek. Batzuk, etxeko ardien esnea eramaten dute. Beste batzuk, ordea, etxean ardirik ez, eta inguruko baserritarren esnea eramaten dute saltzera. Ardi esnearekin gazta eta mamia egiten da, batez ere. Baina, egun, [...]
Iluntzean txotx irekiera egingo dute Intxaurpen
Otsailaren 6an amaituko da izena emateko epea eta iazko denboragatik dortsala ziurtatuta dutenek ere derrigorrezkoa dute aurreinskripzioa egitea
Urretxuko Udalak hainbat neurri hartu ditu iragarrita dagoen elurteak ahalik eta arazo gutxien sor ditzan. Brigadak kaleak garbituko ditu, baina aurten ere auzolana beharrezko ikusi da. Udaltzaingoaren egoitzan palak egongo
The post Urretxuko Udalak elurrari aurre egiteko hartu dituen neurriak appeared first on Otamotz.
Bilduren aldeko botoekin onartu dute; EAJ, H1! eta PSE-EE abstenitu egin dira eta PPk kontra egin du
1991ko martxoaren 5etik ari dira goierritarrak Beasaingo Sasieta zabortegia betetzen. Geldialdi tekniko bat egin eta egokitze lanak egiteko, denboraldi baterako itxiko dute, bihar. Sasieta ireki aurretik, Goierrin bost edo sei zabortegi txiki zeuden han-hemen, baina ez ziren kontrolatuak. Garai hartan baino askoz ere zabor gehiago sortzen dugu egun, krisialdi garaian pixka bat gutxiago sortzen badugu ere. Baina, birziklapenari esker, zabortegira, sortzen den zaborraren zati bat soilik iristen da, egun. Geldialdi tarte horretan, Azpeitiako Lapatx zabortegira eramango dituzte hemengo zaborrak, baina, Sasieta Mankomunitateak lanean jarraituko du.
Urtarrileko azken ostiralarekin, gaur ospatuko da Goierri beheko ikastetxeetan ertainen eguna. Ikasleek gogoz hartzen duten eguna da San Joan Bosko, liburuak alde batera utzi eta festarako eguna baita. Egunak gazteenen parrandagatik ospe txarra ere hartu duen arren, hainbat ikastetxeetan bestelakoa da antolatzen duten egitaraua. Gustu guztietako ekintzak egiten dituzte Goierri Eskolan edo San Benito ikastolan, esate baterako. Ohiko olinpiadak egingo dituzte Goierri Eskolan. Futbolin lehiaketa, futbola, sukaldaritza, graffitiak, musa, partxisa, sokatira zein beste hainbat jokotan elkartuko dira ikasleak eta irakasleak. Bazkariarekin borobilduko dute goiza. Ikasleen egitekoa izaten da Lazkaoko San Benito ikastolan ere eguna antolatzea. Eguberrietatik bueltan buru belarri ekiten diote egitaraua prestatzeari. Pintxo lehiaketa, mus eta xake txapelketa, futbito eta pilota, ginkana, play backa… guztien gustuko ekintzak izaten dituzte. Goizeko zortzietan elkartuko dira geletan ikasle guztiak eta ordu erdi beranduago hasiko dituzte ekintzak. Kirol lehiaketez gain, sukaldaritza lehiaketa ere egingo dute. Mahai jolasetarako txokoa ere prestatu dute. Eguerdirako azken mailako ikasleek prestatutako playback lehiaketa ikusteko bilduko dira ikasle guztiak kiroldegiko harmailetan. Aurten gainera, sari banaketaren ondorenerako ikuskizun berezia ere prestatu dute. Flashmoba egingo dute ikasleek eta irakasleek. Ohiturari jarraituz, goizari amaiera ona emateko, DBH hirugarren mailatik gorako ikasleek eta irakasleek kantu bazkaria egingo dute denek batera. Musika, gaztetxean Ordiziako [...]