Fontcalenteko espetxetik atzo goizean irten zen. 2005ean atxilotu zuten, eta 2009an epaitu, gazte erakundeen sumarioan. Egoera politiko berria ikusteko «irrikitan» daSei urteko espetxe zigorra osorik beteta, atzo goizean irten zen kartzelatik Garikoi...
Garikoitz Mujika, Villenako esepetxetik irten berritan./Hitza
Fontcalenteko espetxetik atzo goizean irten zen. 2005ean atxilotu zuten, eta 2009an epaitu, gazte erakundeen sumarioan. Egoera politiko berria ikusteko «irrikitan» da
Sei urteko espetxe zigorra osorik beteta, atzo goizean irten zen kartzelatik Garikoitz Mujika Zubiarrain olaberritarra. Goizeko hamarrak inguruan atera zen Fontcalenteko kartzelatik (Alacant, Herrialde Katalanak). Familiakoak eta lagun talde bat kanpoan zain zituen, eta «hunkituta» besarkatu zuten elkar.
«Irteera momentu hunkigarria izan da, batez ere azkeneko zatia, eraikinak atzean utzi eta irteerako korridorera atera garenean eta lagunak kanpoan zain ikusi ditudanean. Momentu berezia izan da, sentipen pilo batekin», zioen Mujikak, atzo, Euskal Herrirako bidean zela jada, oraindik Valentziako lurretan.
Lazkaon harrera egitekotan ziren, atzo iluntzean.
Garikoitz Mujika, Villenako esepetxetik irten berritan./Hitza
Espainiako Auzitegi Nazionalak
Jarrai-Haika-Segi auzian epaitu eta zigortu zuen Mujika, 2009ko urrian. Frantziako Poliziak 2005eko otsailean atxilotu zuen Ziburun (Lapurdin), Baltasar Garzon epaileak zabaldutako euroaginduarekin. Han bizi zen. Helegite bat tarteko, aske geratu zen momentu hartan, urte bereko abuztura arte.
Pauen (Okzitania) hilabete preso egon ondoren, Espainiari entregatu zion Frantziak. 2005 eta 2006 bitartean, Valdemoroko kartzelan urtebete egin zuen preso, epaiketaren zain.
Epaiketa, 2009an
Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeak legez kanpo utzi ondoren, horko kide eta «talde armatuko kide» izatea leporatu zioten Mujikari. Sei urteko zigorra jaso zuen. Epaiketa 2009ko urriaren 30ean bukatu zen, eta epaia atera aurretik espetxeratu zuten, Soto del Realen. Han eta Fontcalenten osatu du kondena, harrezkero. Aita hil zitzaien bien bitartean, 2010eko martxoan.
Espetxealdian zehar, «indarrez» sentitu dela aitortu du Mujikak. «Argi daukagu zergatik espetxeratu gintuzten: ezke abertzaleko kide izateagatik. Horrekin harro gaudenez, kemenez eutsi eta aurre egin diogu, pertsonalki egoera latza eta gogorra izan den honi».
Politikoki, «lehengo lepotik burua» duela itzuli dela esan du, eta «aurrera egiteko gogoarekin». «Euskal Herrian egoera politikoa nabarmen aldatu dela agerikoa da. Irrikitan nago bertatik bertara ikusteko, jakinmin hori badaukat, herrira bueltatu eta giro politiko berria nondik nora doan ikusteko. Jendearekin hitz egin, entzun eta begiak irekita herriko errealitate berri hori ezagutzeko gogoz nago».