Igartubeitin 'Gure kaxa ilustratua' tailerra egingo dute bihar
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoak, Ormaiztegiko Zumalakarregik eta Untzi museoak Ikus-Berriz-Bizi programa jarri dute martxan elkarlanean, ondarearen interpretaziorako hezkuntza proiektua. Programa horren barruan, bi tailer izango dira Igartubeitin. G...
Talde txikitan banatuko dira parte hartzaileak, eta familia nortasuna landuko dute. Horretarako, kubo formako kaxa bat diseinatuko du talde bakoitzak, marrazkiak eginez eta collage teknika erabiliz. Lau urtetik hamabi urtera bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzenduta dago tailerra, eta hiru euro balio ditu.
Gehienez sei familiak parte har dezakete biharko tailerrean. Hori dela eta, aurrez izena eman behar da. Horretarako telefonoz dei daiteke zenbaki honetara: 943 72 9 78. Email bidez ere eman daiteke izena: igartubeiti@gipuzkoa.net.
Martxoan Zumalakarregin
Programak martxoan jarraituko du, Zumalakarregi museoan. Ondarea, museoko bilduma tailerra antolatuko du, herri eskolako ikasleentzat. Apirilean, berriz, Untzi museoaren txanda izango da. Hauek Itsas ondarea tailerra egingo dute, DBHko ikasleentzat.