Bareakek antolatu du eta 27 denda ari dira parte hartzen
Herri kirolerako teknifikazio zentroa egiten ari dira Beasainen, aldundiak, Gipuzkoako federazioak eta udalak bultzatuta. Herri kirolak sustatzea da hiru erakundeen helburua.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Beasain-Durango errepidearen Urretxu-Antzuola zatia martxoa bukaeran irekiko duela jakinarazi du. Antzuola-Bergara zatiaren irekiera atzeratu egingo da, ordea. Izan ere, arazo geologikoak sortu dira. Aldundiak enpreari esleipena kendu
The post Deskarga martxoan irekiko da, baina Antzuola-Bergara zatiaren irekiera atzeratu egingo da appeared first on Otamotz.
Marijo eta Maddi Imaz ama-alabek ‘Pertsona naiz, ez transexuala’ hitzaldia egingo dute otsailaren 25ean Lazkaon. Familian bizi dute transexualitatea, eta beren esperientzia kontatuko dute jendeari pentsarazteko helburuarekin. Transexualitatea gertutik bizi dute Marijo eta Maddi Imaz ama-alabek. Gizonezko gorputzarekin jaio arren, emakume sentitu da beti Marijoren alaba, Maddiren ahizpa. Haien esperientzia elkarbanatu eta gizarteak pertsona transexualekiko erakusten duen mespretxua salatzeko helburuarekin Goierriko Gutun Sozialean parte hartu zuten iaz. Datorren asteazkenean, berriz, Pertsona naiz, ez transexuala hitzaldia egingo dute Lazkaoko Gerriko elkartean, 18:30ean. Mugan bizi, mugan sentitu hitzaldi sortaren barruan kokatzen da Imaz ama-alabena. Izan ere, hasieratik senitartekoen babesa izan badu ere, gizarteak jarritako mugei eta mespretxuari aurre egin behar izan dio urteotan Marijoren alabak. «Norberak bere burua onartzea eta prozesuari aurre egitea zaila bada ere, arazo handiena gizarteak jarritako muga izaten da», adierazi du Marijok. Marijoren esanetan, etxean txiki-txikitatik ohartu ziren semearen feminitateaz. «Takoiak eta nesken arropak janztea gustatzen zitzaion, ispilu aurrean kremak ematen zituen…». Homosexuala izango zela pentsatzen zuen Marijok, eta gaiari buruzko iruzkinak ere egiten zizkion, zeharka. Berak argitu zion errealitatea, ordea, 11 urterekin: «‘Neska naiz, ez homosexuala’, esan zidan egun batean». Naturaltasunez hartu zuten berria familian, eta Maddik eta anaia gazteagoak ere hala bizi izan dute beti. Dena den, [...]
Hegazkinak Madrileko aireportuan lur hartu zuenean, urte eta erdi zen Juan Carlos Diez de la Calle (Zumarraga, 1963) misiolari xabiertarra ez zela Afrikatik ateratzen. Itxaronaldian telebistako albistegiei begira geratu, eta eguraldiaren albisteen luzerak harritu zuen. «Horrenbesteko arazoa al da eguraldia?», galdetu zion bere buruari. Txadetik Zumarragako bidea hartu zuen osasun arazo bat tarteko, eta martxoaren hasierara arte bertan egongo da familiarekin. Elkarrizketa egin bitartean afrikartzat hartu du bere burua: «Guk, afrikarrok», esan du konturatu gabe. Hamazazpi urte egin ditu jada Afrikan: Txad, Kamerun eta berriro Txad. Sei urte dira Txadeko zentro mendebaldeko komunitate berean bizi dela. Nolako komunitatean egiten duzu lan? Lurralde zabala hartzen duen parrokia bateko burua naiz. Txadeko zentro mendebaldean gaude, massa etniaren lurraldean. 6.000 bat kide dituen kristau komunitate batekin lan egiten dut, guztira 70.000 biztanle inguru dituen eremuan; horrenbestez, kristauak gutxiengoa dira. Edozein kasutan, gehienek beren erlijio dute. Animistak direla esan ohi da, baina Afrikako erlijio tradizionalarekin bat egiten dutela esatea egokiagoa da. Monoteistak diren arren, naturari lotutako espirituak gurtzen dituzte. Massa etnia abeltzaina da, behiak dituzte. Horrez gain, artatxikia eta arroza lantzen dituzte eta Logona erreka handian arrantzan aritzen dira. Sabana eremua da eta lur zati asko ur azpian geratzen dira erreka hazten denean. Irlatxoak [...]
1808an, Napoleon Bonaparte enperadore frantziarrak Goierri zeharkatu zuen, matxinatu zitzaizkion Espainiako lurrak menderatzera zihoala. Zumarragan ezpata-dantza egin zioten, pasaeran. Hura hiltzeko saiakera bat ere izan zen. Duela berrehun urte, Europako eta seguru asko munduko pertsonaia ospetsuena Goierrin izan zen. Napoleon Bonaparte enperadore frantziarra eskualdetik igaro zen, 1808ko azaroaren 5ean. Kontatzen denez, gainera, ia-ia bertan gelditu zen. Urte hartan Espainiako gobernua eta Iberiar penintsulako lurraldea Frantziar inperioari atxiki zizkion Napoleonek, bere anaia Jose estatuburu jarrita. Hainbat matxinada izan ziren, eta egoera kontrolatzera joan behar izan zuen, ordea. Baionara azaroaren 3an iritsi zen Paristik, eta Bidasoa ibaia biharamunean gurutzatu zuen, Tolosara (Gipuzkoa) arratsaldeko seietan iritsiz. Goierriko lurrak 1808ko azaroaren 5ean igaro zituen Napoleon Bonapartek, Gasteizerako bidean. Euskal Herri oso-osoa bere menpe zegoen, Hegoko lau herrialdeak barne. Herriek harrera arranditsuak egin zizkioten, pasaeran. Zumarragara iritsi zenean, udalak ohiturazko ezpata-dantza egin zion enperadoreari, 30 dantzarik dantzatua. Egoera nahasia zen, ordea; frantsesen aldeko giroaren tartean, aurkakoa ere bazen. Hala, arrazoi pisuzkorik gabe dantzara joaten ez zen dantzariari 8 errealeko isuna jarriko ziola mehatxu egin zuen udalak. Egonezina handiagoa ere bazen. Kondairak dioenez, Pildain gerrillariak Napoleon Bonaparte hiltzeko asmoa zeukan, Zumarragatik pasatzen zenean. Asmoa bertan behera utzi behar izan zuen, eskolta indartsua zeramalako enperadoreak. Urrun samarretik tiro [...]
Igandean, Ormaiztegin, korrika eginez, sahararrei elkartasuna adierazteko aukera izango da. 2006an hasi ziren Ormaiztegin, Sahararen aldeko krosa antolatzen. Kirola, aldarrikapena eta arlo ekonomikoa uztartzen dituen egitasmoa da. Korrikaren aitzakian, sahararren eskubideak aldarrikatzea eta ekarpen ekonomikoa egitea dira lasterketaren helburuak. Honela, korrikalariek izen emateagatik ordaintzen duten dirua, oso-osorik, errefuxiatuen kanpamentuetara bidaliko dute. Irabazleen artean, ez da sari ekonomikorik banatuko: sahararrek egindako artisau produktuak izango dira sariak. Iaz 7.000 euro bideratu zizkieten sahararrei eta aurtengo lasterketan lortutako dirua, errefuxiatu kanpamentuetan laguntza proiektuak aurrera eramateko erabiliko dute: medikuntza postu bat sendagaiekin eta materialarekin hornitzeko proiekturako eta adimen urritasuna duten haurrentzako heziketa bereziko eskola bat eraikitzeko erabiliko da Ormaiztegin bildutako dirua. 10 kilometro Kirolaren ikuspegitik, ohi bezala, 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Antolatzaileek 250 parte hartzaile inguru biltzea aurreikusten dute. Izen ematea irekita dago, www.kirolprobak.com webgunean. Txip horia dutenek zortzi euro ordaindu beharko dute; txip zuria alokairuan hartzen dutenek 10 euro eta egunean bertan izena ematen dutenek 12 euro. Aurten, bederatzigarren edizioa izango da, eta aurreko edizioetan bezala, kilometro bateko lasterketa sinbolikoa ere antolatu dute. Lasterketa nagusia bukatu ondoren, 12:15ak aldean hasiko da eta udaletxearen inguruan osatuko da kilometroa. Parte hartzeko, haurrei eta gaztetxoei borondatea ordaintzea eskatuko zaie.
Badajozen izango da lasterketa, 171.4 kilometrokoa, eta zazpi taldekidek parte hartuko dute.
Ioritz Imaz alkatearen eskutik egin dute bisita EAJko kideek. Gazta ekoizleekin, Ampoko ordezkariekin eta beste hainbat eragilerekin bildu dira.
Gaizka Ormazabal du izena baina gehienek Pitillo izenarekin ezagutzen dute Urretxun eta Zumarragan. Martxoan Bertsoan zikloa gaur hasi da, eta Ormazabalen Motz tabernak kanporaketa bat hartuko du urtero bezala. Kantatu ere egingo du taula gainean. Zaletasun bat? Musika. Bertsolari bat? Unai Iturriaga. Bertso doinu bat? Habanera. Martxoan Bertsoak zer du berezitik? Herritarren inplikazioa lortu du hasieratik, taula gainera igota kantuan zein entzule gisa. Abesti bat? Erramun Martikorenaren Mintzo zen Pettiren bertsioan. Liburu bat? Orain irakurtzen ari naizena: La casta vasca, Ahoztar Zelaietarena. Janari bat? Arrautzak patata frijituekin. Amets bat? Kartzelan dauden lagun guztiak kalean ikustea. Gorroto duzuna? Txutxu-mutxuak. Goierriko txoko bat? Izazpiko gaina. Herriko alkate bazina? Kontzertu elektrikoak egiteko gune bat sortuko nuke, Kafe antzoki bat? Egun ez dago Urretxun ezta Zumarragan ere.
Maite Pereak (Legazpi, 1985) enpresa-ikasketak egin zituen, baina egun aktorea eta artisaua da, kuxinak egiten ditu, antzerki eskolak ematen ditu eta antzerki talde batean lan egiten du. Nolatan aktore? Enpresa-ikasketak hasi nituen, baina antzerkia betidanik oso gustukoa izan dut. Ikasten ari nintzen bitartean antzerki ikasketak ere egiteko aukera suertatu zitzaidan eta azken urteetan bi ikasketak uztartu nituen. Nondik nora ibili zara lanean? Banco Guipuzcoanon eta enpresa batean lan egin nuen. Ondoren, antzerki eskolak ematen hasi nintzen. Zurriola ikastolan hasi nintzen eta egun Santo Tomas lizeoan eta Hernaniko kultur etxean ematen ditut eskolak. Gainera, Patata Tropikala haurrentzako antzerki taldeko kidea naiz. Taldea Pasaiakoa da eta inguru honetan oso gutxi lan egin dugu. Antzezlan asko al dituzue? Bost antzezlan ditugu eta nik bitan parte hartzen dut. Seigarrena prestatzen ari gara eta horretan ere parte hartu behar dut. Ez dira ikuskizun hutsa. Mezu bat dute. Haurrek ikusle onak al dira? Haurrak benetako ikusleak dira. Ez dute gezurrik esaten. Ez bazaie gustatzen, hitz egiten hasten dira edo jaiki egiten dira. Artisaua ere bazara. Eskulanak egitea beti gustatu zait, baina duela hiru bat hilabete ikasi nuen josten. Soineko bat berrerabili nahi nuen eta amak irakatsi zidan. Handik gutxira, lagun bati opari bat egin nahi nion [...]
Goierriko sagardogileek bat hartuta hasi dute aurtengo txotx sasoia, lehen aldiz. Eskualdeko sagardogintzaren egoera eta pisua ona dela dio Unai Agirrek, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko koordinatzaileak. Hobetu beharreko arloak ere erakutsi ditu. Nolakoa da Goierriko sagardotegien martxa? Goierrik zer indar du sektorean? Oso indar handia dauka. Beterrik fama gehiago edukiko du, baina Goierrin ere gauzak oso ondo egiten ari dira, sagardoari dagokionez. Gero eta indar gehiago du, eta jendeak badaki. Aurten, lehenengo aldiz, irekiera bateratuta egin dute. Garrantzitsua dira horrelako ekitaldiak, egiten duten lan hori guztia bistaratzen dutelako. Zorionak eman nahi dizkiegu, bai Goiturri, bultzatu duelako, eta baita sagardogileei ere, animatzeagatk. Bidea hau da. Elkarteak eta sagardogileek zer erronka dituzue gertuenekoak? Bide bat markatu nahian gabiltza azkeneko urteetan, bertako sagarraren eta kalitatearen inguruan. Sektorea horretan dago buru-belarri murgilduta. Horrez gain, guretzat oso garrantzitsua da sagardoaz gain eta botilako salmentaz gain, sagardotegia bera eta esperientzia berriak sortzea, turismoa erakartzeko. Bertako jendeari ere eskaintza ona egin behar zaio, ohitura manten dezan. Bi erronka ditugu. Bat, sagardoa bera poliki-poliki hobetzen segitzea; nahiz eta asko hobetu den, segitu beharra dago, bukatzen ez den lan bat delako. Eta sagardotegiko esperientzian pultsua mantentzea. Sagardogileak gero eta arduratuago daude sagar ekoizpenarekin, lehengaia hori dutelako. Arlo horretan, zer asmo [...]
Oskarbi Oinetakoakek Gipuzkoako Bazkundearen 2014ko saria jaso zuen. Online ere saltzen dute, egun. Gipuzkoako Bazkundearen 2014ko saria jaso zuen pasa den urteko azaroaren 28an Oskarbi Oinetakoak enpresak. 90ko hamarkada hasieratik lanean diharduen enpresa honek, dagoeneko hamaika denda ditu Gipuzkoan, eta Durangon beste bat irekitzekotan dira, laster. Goierrin, Ordizian, Beasainen, Zumarragan eta Olaberrian dituzten saltokiak, eta online saltzen urte betetik gora daramate dagoeneko. zapatosobi.com webgunearen bidez saltzen dituzte zapatak online bidez. 2013 urtean hasi ziren webgunea prestatzen. Egun, «denda baten adina ez, baina, dezente» saltzen dutela dio webgunearen bultzatzailea izan zen Asier Gurrutxagak: «Harrera oso ona izan du eta muga gutxiago daude», dio. Bi pertsona arduratzen dira webgunearen bidez jasotzen dituzten eskariak prestatzeaz eta bidaltzeaz. Internet bidez eskatutako zapatak itzultzeko aukera ere ematen dute, doan. Gainera, denda fisikoan ere jaso, aldatu edo erreserbatu daitezke zapatak. Gurrutxagari zapata asko itzultzen dituzten galdetu, eta ezezkoa dio: «%5a izango da itzultzen dena, gehienez. Oso gutxik». «Ilusio handiarekin» jaso zuten Bazkundearen saria pasa den azaroan. «Oskarbiko lantalde guztiaren saria da, denon artean lortu dugulako, eta halako errekonozimenduak, egindako lanaren erakusgarri dela uste dut» dio Gurrutxagak. Ospatu ere ederki ospatu zutela dio. Lan asko eginda Goierrin, merkatu txikitik abiatu eta online saltzen duen denda askorik ez [...]