Gurasoei gutunak lehiaketaren sariak banatu dituzte
Gurasoei gutuna idazlan laburren sariak, Igartzan egin den ekitaldian. Aurten, berrikuntza modura, 0-7 urte arteko haurrek ere parte hartu ahal izan dute, Gurasoei marrazkia atalean. Hirugarren edizio honetara, 133 lan aurkeztu dira guztira: 0-7 urte haurren mailan 16 lan; 6-11 urte bitarteko haurretan 91; Gazteetan (12-18 urte) 8 lan; eta helduetan 18.
Sari banaketa ez ezik, haurrentzako tailerrak, zozketak eta luntxa ere izan dute. Bi gonbidatu ere izan dituzte, biak bizkaitarrak: Mikel Urdangarin abeslaria eta Laura Mintegi idazlea. Bihar lau urte beteko dira Ttiklik elkargunea sortu zela.
Beasaingo Ttiklik elkarguneak gaur banatu dituzte
SARITUAK 0-7 urte arteko haurrak (Gurasoei marrazkia) Maren Prados Urkiola (6 urte) 6-11 urte arteko haurrak Irantzu Eskisabel Aranburu (8 urte) Gazteak. 12-18 urte Nadin Hussein Hernandez (14 urte) Helduak Marisa Arruabarrena Elizalde (48 urte) Helduetan aipamen berezia Mattin Korta Zeberio