Julen Agirreburualde legazpiarrak inertzia kirolen Europako Kopan parte hartuko du

Suitzako Frutigen herrian jokatuko den proban parte hartuko du, abuztuaren 19tik 20ra.
Julen Agirreburualde piloto legazpiarra. / Maialen Igartua

Julen Agirreburualde pilotu legazpiarra. / Maialen Igartua

Inertzia kirolen Europako Txapelketan lehiatzekoa zen aurten Julen Agirreburualde legazpiarra, baina, gaixoaldi baten eraginez, ez zuen posible izan. Hori dela eta, Europako Kopako lasterketa batean parte hartzea erabaki du. Suitzako Frutigen herrian jokatuko den lasterketan parte hartuko du, abuztuaren 19tik 20ra.

Agirreburualdek azaldu duenez, ondorengoa da Europako Txapelketaren eta Koparen arteko aldea: “Europako Txapelketa, aurten Italian izan dena, proba bakarra da urtean; Europako pilotu onenak biltzen dira, eta irabazlea Europako Txapeldun izendatzen da”.

Kopa, berriz, urtean 6 probak osatzen dute. Aurten, Belgikan, Frantzian, Txekian, Suitzan eta Alemanian jokatuko dira Kopako lasterketak. “Sailkapen orokorrerako, pilotu bakoitzaren lau lasterketa onenetako denborak hartzen dituzte kontuan”, azaldu du legazpiarrak.

Sailkapen orokorrerako ez da lehiatuko Agirreburualde, baina bere “nazioarteko maila” zein den ikusi nahi du Suitzako lasterketan. Eta, bide batez, Europako Txapelketara ezin joan izanaren harra kendu.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend