Herri afari jendetsua Itsason
Arratsaldean pilota express txapelketa jokatu zuten, eta iluntzean suziria bota zuten. Suziria bota bezain pronto, karparen azpian jarritako mahaian eseri eta herri afariari ekin zioten. Jendetsua izan zen herria afaria, karpa bete beteta.
Elortza eta Larrañaga trikitilariak arduratu ziren afalostean jendea dantzan jartzen. Bertsotan, berriz, Maialen Akizu eta Julio Soto aritu ziren.
Gaur San Bartolome
Jaietako egun nagusia, dena den, gaurkoa izango dute itsasoarrek. Meza ostean, elizako erretaulari buruzko hitzaldia eskainiko du zaharberritze lanak egiten ari den enpresako zuzendariak. Eta, gero, 13:00 aldera, toka txapelketari ekingo diote.
Arratsaldean haurrentzako jolasak eta magoa izango dira. Gauean, berriz, Juan Karlos Irizar piano jolea.
EGITARAUA
Abuztuak 24, osteguna. San Bartolome eguna.
Atzo iluntzean hasi zituzten San Bartolome jaiak Itsason.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Itsasoko ondareari buruzko hitzaldia: elizako erretaula.
- 13:00. Toka lehiaketa.
- 18:00. Haurrentzako jolasak.
- 19:30. Eriz magoa.
- 22:00. Juan Karlos Irizar piano jolea.
- 16:00. Mus txapelketa.
- 20:00. Zahagi ardoa eta sagardoa txotxetik.
- 22:00. Guri 5 taldearen kontzertua.
- 16:30. Mendi bizikleta trabesia.
- 19:30. Paella lehiaketa herrikoia.
- 23:00. Imanol, Unai eta Kitto taldearen kontzertua.
- 11:00. Hilerrian meza.
- 12:30. Ondareari buruzko hitzaldia: elizako erretaula.
- 13:00. Herri kirolak.