Errigorako saskiak eskatzeko azken egunak
Errigora kanpaina azken txanpan sartu da. Hilaren 14an bukatuko da saskiak eskatzeko epea. Ohiko puntuetan eta Internet bidez egin daitezke eskariak. Kanpainaren azken egunak direla gogorarazteko, bideo hau egin dute, Porrotx pailazoarekin. Porrotx bezala ibili nahi ez baduzu, ez utzi azken momenturako!
Errigora Nafarroako Erriberako produktuak sustatuz, euskalgintza laguntzeko sortutako proektua da. Bertako nekazarien produktuak saltzen dituzte, bi saski mota ezberdinetan: zuria eta beltza.