Maiatzeko Gurutze jaiak ospatuko dituzte Itsasondoko Urkia auzoan
Itsasondoko auzoko Urkiko jai batzordeak ostiralean, larunbatean eta igandean herri afariak eta bazkariak antolatu ditu.Trikitilariek alaituko dute giroa. Saski bat zozkatuko dute
Itsasondoko Urkia auzoan bi festa aldi izaten dituzte urtean: maiatzean Gurutze jaiak ospatzen dituzte eta irailean Agorrekoak. Beraz, maiatzaren 3arekin batera, Gurutzeko festak ospatuko dituzte, ostiraletik igandera bitartean. Urkiko jai batzordeak prest du egitaraua.
Ostiralean, zaindariaren egunarekin hasteko, 11:00etan, meza nagusia izango dute eta ondoren, hamaiketakoa Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin. Eguerdian, 14:30ean bazkaria egingo dute elkartean eta iluntzearen erromeria Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin.
Larunbatean, iluntzean
Larunbatean, iluntze-gaueko festa izango da, 20:00etan, suziri jaurtiketarekin hasita. 21:00etan afaria eta 23:00etan erromeria antolatu dute Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.
Jaietako azkeneko egunean, igandean, eguerdian hamaiketakoa izango dute Urkiara hurbiltzen direnek, Laja II.a eta Lutxurdio trikitilarien doinuek alaituta. 14:30etan, bazkaria eta 18:30ean, 39. toka txapelketa jokatuko da.
Saskiaren zozketa
Ohi bezala, saski bat zozkatuko dute jai guztietan zehar saldutako errifen artean. Igandean jakinaraziko dute zenbaki irabazlea, 20:00etan.