
54.455 goierritar daude botoa ematera deituta iganderako
Espainiako Gorteak aukeratuko dira igandean. Goierriko 42 hauteslekuak 09:00etatik 20:00etara egongo dira irekita.

Azaroaren 25a iruditan
Euriak ez ditu ixildu Azaoaren 25eko, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguneko aldarrikapenak. Ekitaldiak egin dira iluntzean Goierriko hamazazpi herritan.

LABek Ordiziako San Jose egoitzako "murrizketak eta lan baldintzen okertzea" salatu ditu
Bihar Ordiziako San Jose egoitzako langileek deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egin du LABek.

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK. Greba orokorraren eragina goizean goizetik
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren aurka dago deituta gaur greba orokorra. Arratsaldean manifestazioak izango dira.

Jendetza elkartu da Mutiloako Txerri Azokan
Eguraldia lagun, arrakastatsua izan da Mutiloako XIX. Txerri Azoka.

Beste garaipen bat Ampo Ordiziarentzat
Bosgarren garaipena eskuratu du segidan Ordiziako errugbi taldeak, Altamiran Complutense Cisnerosi 45-12 irabazita.

Olentzero eta Mari Domingi, lanean hasita
Legazpira, Mirandaola iritsi dira gaur Olentzero eta Mari Domingi. Gabonak arte, asteburu eta jaiegunetan izango dira Legazpin. Izena eman behar da.

Donostiara iristea helburu
Ehunka korrikalari goierritarrek parte hartuko dute gaur Behobia-Donostia lasterketan. Ikusle goierritarrak ere, ehunka izango dira.

Elikagai bilketa, Ordiziako auzoetan ere bai
Ordizia Orainek bat egin du Gipuzkoako Elikagai Bankuak antolatutako Elikagai Bilketarekin eta Ordizia Orainek jakinarazi duenez, "auzoetara zabalduko du Bilketa Handia, herriko merkataritzari laguntzeko, Elikagaien Bankuarekin batera".

Ordiziako Haur Txokoa berriz ere irekita
Larunbat eta igandetan egongo da irekita, herriko haur txikienentzat eta haien familientzat egokitutako aisialdirako eta jolaserako gunea, Zuhaizti eraikineko bigarren solairuan.

Talo eta gaztaina jana Argi Berri elkartean
Azaroaren 7an izango da Ordiziako Argi Berri elkartean.

Alberto Mellari Euskal Mendi Federazioaren aitortza
EMFren Pyrenaica aldizkariak 100 urte bete ditu aurten eta urte hauetan guztietan lagundu duten 1.400 kolaboratzaileei aitortza egin nahi izan die. Mellak 10 urte daramatza mendi lasterketei buruzko artikuluak euskaraz idazten.

Irati Zurutuzak irabazi du Hiru Hondartzetako lasterketa
Hirugarren, Mikele ahizpa sartu da helmugan.

Gernika-Palestinak elkarretaratzeak, gaur
Gernika-Palestinak ehundik gora elkarretaratze antolatu ditu gaurko Euskal Herrian, «genozidiorik eta gerrarik ez» esateko. Goierrin hainbat deialdi daude.

700 haur erreleboka
Bealak taldeak antolatutako XV. Errelebo lasterketa jokatu da gaur Beasainen. Mailaz maila, launako taldeetan, 700 haur aritu dira korrika.

Ziklo-kroseko lau proba Goierrin
Urriaren 25ean Ormaiztegin hasiko da ziklo kros egutegia. Abenduaren 12an Gabirian, 13an Seguran eta 19an Ataunen izango dira

Tonbolan 500 euroko balioa duten bi opor-txeke
500 euroko balioa duten bi opor-txe banatuko dituzte, Ediren Bidaiak-en eskutik.

Euskara ikastaroetarako izen emateak zabalik dira AEKn
Taldeak osatu badira ere, oraindik badira lekuak C2 mailako taldean. Ostegunetan izango da, 17:30etik 20:0era, Ordiziako euskaltegian.













