Beasaingo Olano harategiak irabazi du Gipuzkoako XII. Odolki Lehiaketa
Goierrin gelditu dira Gipuzkoako XII. Odolki Lehiaketako sari nagusiak. Beasaingo Olano harategiko estekiek jaso dute lehen saria. Haren atzetik gelditu dira Jose Mujika ordiziarra eta Iñaki Campos ormaiztegiarra. Gipuzkoa osoko 21 harakinek aurkeztu dituzte odolkiak lehiaketara. Epaimahaiak, sei aukeratu ditu finalerako, eta hauen artean ere, goierritarrak izan dira nagusi. Joxe Manuel Olano “gustora” agertu da saria jasotzerakoan. “Orain arte falta genuen lehiaketa bakarra hauxe zen”. Bera beasaindarra izanda, bere herriko lehiaketa du maiteena, baina “hau irabazteak ere ilusio handia egin digu, batez ere amari”. Odolkiak egiterako garaian sekretu berezirik ez duela dio beasaindarrak. “Produktu freskoak eta kalitatekoak erabiltzea, besterik ez”. Iker Huizi Gipuzkoako harakinen ordezkariak azaldu duenez, Gipuzkoako lehiaketa izatea, “odolkia egiteko moduari” dagokio. Izan ere, “hemen ezagutzen dugun odolkia, barazkiekin-eta egiten dena, batez ere Gipuzkoan egiten da”. Lurralde honetatik kanpo, “arroza-eta nahasten dizkiote, ez da odolki mota berdina”. Aurten parte hartu duten 21 harakinen artean, gehienak Goierrikoak baziren ere, Orio, Zarautz, Aia, Tolosa eta Villabonakoek ere parte hartu dute. Goierriko herrien artean berriz, Beasaingo 4 harakin aurkeztu dira, baina Ordizia, Zumarraga, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso, Zaldibia eta Ataungoek ere parte hartu dute. Sailkapena: Olano harategia (Beasain) 64,5 puntu Mujika harategia (Ordizia) 61 puntu Iñaki Campos (Ormaiztegi) 55,5 puntu Fernando Salegi (Zumarraga) [...]
Goierrin gelditu dira Gipuzkoako XII. Odolki Lehiaketako sari nagusiak. Beasaingo Olano harategiko estekiek jaso dute lehen saria. Haren atzetik gelditu dira Jose Mujika ordiziarra eta Iñaki Campos ormaiztegiarra. Gipuzkoa osoko 21 harakinek aurkeztu dituzte odolkiak lehiaketara. Epaimahaiak, sei aukeratu ditu finalerako, eta hauen artean ere, goierritarrak izan dira nagusi.
Joxe Manuel Olano “gustora” agertu da saria jasotzerakoan. “Orain arte falta genuen lehiaketa bakarra hauxe zen”. Bera beasaindarra izanda, bere herriko lehiaketa du maiteena, baina “hau irabazteak ere ilusio handia egin digu, batez ere amari”. Odolkiak egiterako garaian sekretu berezirik ez duela dio beasaindarrak. “Produktu freskoak eta kalitatekoak erabiltzea, besterik ez”.
Iker Huizi Gipuzkoako harakinen ordezkariak azaldu duenez, Gipuzkoako lehiaketa izatea, “odolkia egiteko moduari” dagokio. Izan ere, “hemen ezagutzen dugun odolkia, barazkiekin-eta egiten dena, batez ere Gipuzkoan egiten da”. Lurralde honetatik kanpo, “arroza-eta nahasten dizkiote, ez da odolki mota berdina”. Aurten parte hartu duten 21 harakinen artean, gehienak Goierrikoak baziren ere, Orio, Zarautz, Aia, Tolosa eta Villabonakoek ere parte hartu dute. Goierriko herrien artean berriz, Beasaingo 4 harakin aurkeztu dira, baina Ordizia, Zumarraga, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso, Zaldibia eta Ataungoek ere parte hartu dute.
Sailkapena:
- Olano harategia (Beasain) 64,5 puntu
- Mujika harategia (Ordizia) 61 puntu
- Iñaki Campos (Ormaiztegi) 55,5 puntu
- Fernando Salegi (Zumarraga) 53,5 puntu
- Pili Sukia (Zaldibia) 48 puntu
- Gesala harategia (Zarautz) 44 puntu