Irizar enpresak krisiaren ondorioz galdutako aktibitatearen parte handi bat berreskuratu egin du aurten eta 2011n produkzioaren goren mailara iristea aurreikusten du. Hori nazioarteko merkatuei esker gertatuko da Jose Manuel Orcasitas Irizarreko zuzendari orokorraren hitzetan, «Espainiako merkatuari gehiago kostatuko baitzaio suspertzea». Irizar enpresak, %43an handitu zuen fakturazioa lehen hamar hilabeteetan eta urtea %45eko gehikuntzarekin bukatuko du, hau da 430 milioi euro gehiagorekin. Orcasitasek esan duenez, krisiaren aurretiko egoerara bueltatzen ari dira. Ez daude une honetan 2008an zuten egoera berean, urterik oparoena izan baitzen emaitzei dagokionean, baina asko ari dira hazten nazioarteko merkatuei esker. Posizio onean Espainiako merkatuei dagokionean enpresako ordezkariak aipatu du Irizar posizio onean dagoela. Duela bi urteko datuekin alderatuz merkatuek %40ko beherakada izan dute ordea, eta ez dute uste 2011n igoko denik. Dena den, etorkizunari begira itxaropentsu agertu da. Une honetan Ormaiztegiko fakturazioa kontutan hartuz gero, Espainiako merkatuak fakturazioaren %35-40 suposatzen du eta esportazioek berriz, %60-65. Talde osoa kontutan hartuz gero, fakturazioaren %25 Espainia mailako merkatutik dator eta %75 nazioarteko merkatutik. Europako merkatuari buruz aipatu du, iaz eta aurten jaitsi egin dela eta 2011an ere ziur asko ez dela igoko. Dena den, Alemania bezalako zenbait herrialdeetan merkatuak igoera izango duela aurreikusten dute adituek eta zentzu horretan, Irizargo ordezkariak pentsatzen [...]
Eugenia Martin beasaindarrak irabazi du Bareak elkarteko merkatari eta ostalariek emandako prouduktuekin osatutako Gabonetako saskia. Abenduaren erdialdean hasi ziren Bareak elkarteko bazkideak saskia eskuratzeko boletoak banatzen, eta ehunka izan d...
Hiru astean partidarik jokatu gabe egon ondoren, Ampo Ordiziak igandean ekingo dio berriz Espainiako Ohorezko Mailako ligari. Eta urtea hasteko, El Salvador taldea izango du aurrez aurre Altamiran, 12:30ean. Ordiziarrak liga txukuna egiten ari dira, eta goiko postuetan bukatzeko itxaropena dute. Hori bai, liga irabazteko aukeraren bat izatekotan, igandean espainiarrak hartu beharko dituzte mendean, eta La Vila liderrak partidaren bat noiz galduko zain egon. “Intentsitatea, oldakortasuna eta grina” eskatu die Axio Araña entrenatzaileak jokalariei. Kubano eta Lloyd Lehiarengatik eta Ordizian dagoen errugbi gosearengatik berezia izango da igandeko norgehiagoka, baina baita Iker Elortza Kubano arrasatearra taldera itzuli delako ere. Kubanok joan den urteko denboraldiaren erdian utzi zuen Ordizia Zeelanda Berriko errugbian aritzeko, eta han ikasitakoa zelaian erakusten saiatuko da. Ez da, ordea, nobedade bakarra izango. Min hartuta dagoen Tom Parkerren ordez Zeelanda Berriko Damien Lloyd fitxatu du Ordiziak denboraldia bukatu arte. Eskarmentudun jokalaria da, eta taldeari ahalik eta gehien laguntzea du helburu. Joanes Aierbe kapitaina, ziurrenik, ez da jokatzeko moduan zango
Datorren igandean, urtarrilak 2, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ordiziako Majori kiroldegian bi emanaldia egingo dituzte ‘Ongi etorri Pupu eta Lore’ ikuskizuna aurkezteko. Aurrenekoa 16:00etan da eta bigarrena 18:30ean. Lehenengorako sarrera ia guztiak salduta daude, baina bigarrengorako sarrera dezente daude saltzeko, eta horregatik, antolatzaileek dei berezia egin nahi diete goierritarrei pailazoen saioa ikustera joateko. Goierriko ikastolek eta Urruñako Hazia elkarteak antolatzen dute ikuskizuna, eta bildutako dirua Urruñako Ikastolari eta Ziburuko Piarrez Larzabal kolegioari laguntzeko erabiltzen dute. Sarrerak Ordiziako Majori kiroldegian, Lazkaoko Gerriko liburudendan, eta Zaldibiako Joxepane, Segurako Elorripe eta Itsasondoko Kaxintane tabernetan daude salgai, zazpi euroan.
Urteari hasiera bertsotan emango diote Legazpin. Urtarrilaren 8an izango da hori, Egizabal baserriaren aldeko saioa egingo baitute egun horretan. Erre zen baserriaren alde ekintza ugari ari dira antolatzen azken asteetan Legazpin. Orain, bertsolariek h...
Urtarrilaren 3tik 5era bitartean gabonetako haurren jolas parkea jarriko dute Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Urtarrilaren 3an eta 4an 10:30etik 14:00ak arte eta 16:00etik 19:30ak arte egongo da zabalik eta 5ean aldiz, goizez bakarrik. Sarrera 2 euro k...
Atzo arratsaldean gabonetako dantza jaialdia ospatu zuen Korosti dantza taldeak. 60 danztarik hartu zuten bertan parte, 4 urtetik aurrerakoak. Jende andana bildu zen Urbeltz pilotalekuan jaialdia ikustera. Argazkiak: <strong>UTB</strong>
Ordiziako Udalak merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko ekimenaren barruan, On Egin kanpaina egin du abenduan zehar. “Euskararen erabilera bultzatzen duten jarrerak eta ostalarien ekintzak saritzea” da kanpaina horren helburua. Hala, U...
11 urte arteko haurrentzat pentsatutako ikuskizuna da Xurdin eta bere lagunek dakartena. Sarrera doakoa da eta nahi duen guztia dago gonbidatuta...
Berria.info- Atleta keniarrek ez diete aukerarik eman gaur beste korrikalariei Beasaingo sansilbestre krosean, eta gizonezkoetan Victo Bitokek eta emakumezkoetan Leah Jerotichek irabazi dute. 300 korrikalarik hartu dute parte eta ikusle askoren bab...
Euskaltel-Euskadi taldeko Aitor Hernandez ermuarrak irabazi du gaur Itsasondoko XI. Ziklo-kros proba. Iñaki Lejarretarekin (Orbea) lehia estua eduki du Hernandezek, baina lasterketan behetik gora eginda gailendu zaio, 2 segundoko aldearekin. Javier Ruiz de Larrinagak osatu du elitekoen podiuma (1:01era); gurpila zulatu zaio, eta denbora galtze horrekin txapelerako lehiatik kanpora geratu da. 23 urtepekoetan Jon Ander Intsausti mutiloarrak irabazi du, sailkapenean 4. helmugaratuta. Caja Ruralekin azkeneko lasterketa korritu du Intsausti, hurrengo proban (igandean, Ormaiztegin) Seguros Bilbaoren elastikoarekin ariko baita. Gazte mailetan ere goierritarren maila bikaina izan da. Juniorretan Peio Olaberria mutiloarrak (Caja Rural) irabazi du, Mikel Aristirekin (Sumofic) esprinta eginda. Kadeteetan lasaiagoa izan da helmugaratzea, Inxocra-Beasain taldeko Patxi Aldanondo eta Alexander Aranburu goierritar taldekideak eskutik helduta sartu baitira. Zirkuituan batere lokatzik ez zegoen. Haize bortitza erabili du uneetan. SAILKAPENAK: Elite eta 23 urtepekoen Irekia: Aitor Hernandez (Euskaltel-Euskadi). 56:05 Iñaki Lejarreta (Orbea). 2ra Javier Ruiz de Larrinaga (Lizarte). 1:01era Jon Ander Intsausti (Caja Rural). 1:30era –23 urtepekoa–. Asier Arregi (Bizikleta.com). 1:58ra Iñigo Gomez (Conor). 1:58ra –23 urtepekoa–. David Seco (Spiuk). 2:33ra Ismael Barba (Trasmiera Footon). 2:48ra –23 urtepekoa–. David Hidalgo (Aiala). 4:16ra –23 urtepekoa–. Juan Jose Romero (Igoroin). 4:16ra Zigor Urain (CDR Bicicletas). 5:41era Ivan Martinez (Coslada). 6:11ra Iker Arranz (Ibaigane). 6:16ra –23 [...]
Kutxak eta Idiazabalgo Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute eta akordioaren arabera, finantza-erakundeak 150.000 euro emango dizkio udalerriari, Idiazabalen eraiki berri duten haur-eskolako gastuak ordaintzen laguntzeko. 150.000 euro horiek ez ditu Idiazabalgo Udalak batera jasoko. Hamar urteko epean, urtero 15.000 euroko ekarpena eginez bideratuko dio diru kopuru hori Kutxak, Idiazabalgo Udalari. Laguntza hori, Gipuzkoako garapen sozio-kulturalarekin batera aberastasuna eta enplegua babesteko Kutxak duen helburuaren barruan kokatu behar da. Akordioa Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak eta Juan Jose Goia Kutxa Fundazioko Zuzendariak sinatu dute gaur. Helburu estrategikoa Hezkuntza zentro berri hori udalerriaren helburu estrategikorik garrantzitsuenetakoa izan da eta Kutxak finantzatu du 1,5 milioi euroko inbertsioarekin. Imazek azaldu duenez, Idiazabalgo herriak 2.270 hiritar ditu orain eta nabarmena da biztanleriaren goranzko joera. «Hala, 2010 urtean 40 haur jaio dira udalerrian eta beraz, haur eskola egungo eskaerari erantzuteko ez ezik, etorkizunerako beharrizanak betetzeko asmoarekin eraiki genuen». Idiazabalgo haur-eskola berrian bost ikasgela eraiki dituzte, horietako bakoitza bere jolasgunearekin. Une honetan 20 haur biltzen dira bertan eta etorkizunari begira 70 haur hartzeko ahalmena izango du eskola berriak. Imazek Kutxak egindako ekarpena azpimarratu egin du, «Idiazabal bezalako herri txiki batean proiektua errealitate bilakatzen lagundu duelako». Eta egindako esfortzua eskertu egin nahi izan zuen, «are gehiago jakinik, krisialdi ekonomikoak eragindako egoera [...]
Beasaingo Igartza auzoan dauden Errekarte Haundi eta Telleri baserriak ez botatzeko eskatu dute. Udalak etxebizitza berriak eraikitzeko proiektua kaleratu zuen, eta bertan zehazten denez, etxebizitza berriak egiteko bi baserriak botatzea beharrezkoa d...
Mila bototik gora eman dira Urretxuko Krak tabernan urteko kirolaririk onena aukeratzeko lehiaketan. Ia botoen erdia jasota Aritz Lasa pilotaria izan...
Ormaiztegiko parrokiko boluntarioek, bidezko merkataritza denda ireki zuten asteartean Ormaiztegin. Herriak Elkarlanean Gobernuz Kanpoko Erakundeak egindako erakusketa ere jarri zuten. Bata zein bestea, hiru egunetarako ipini dituzte eta beraz, dendan erosketak egin nahi dituenak zein erakusketa ikusi nahi duenak, bihar izango du horretarako azken eguna. Gai horiekiko kontzietzia ordea, ez da egun batetik bestera sortu Ormaiztegin. Duela bost bat urte katekesian zebiltzan haurrekin misioei buruzko gaia landu zuten herrian: zer den misioa, zein lan egiten duten misiolariek… izan zituzten hizpide. Gai horren inguruan hausnarketa egin eta gero, haurrek garapen bidean dauden herrialdeetako pertsonei laguntzeko zerbait egin nahi zutela eta, tonbola bat egiteko erabakia hartu zuten. Umeek etxean zituzten jostailuak, liburuak, apaingarriak , arropak… eraman zituzten eta horrela antolatu zuten tonbola. Bertan ateratako dirua Elizbarrutiko Misio ordezkaritzari eman zioten. Ormaiztegiko parrokiko boluntarioek jakitera eman dutenez, «lan asko egin genuen denok, baina batez ere, haurrek gai hauen inguruan hausnartzea jarri genuen helburu bezala, eta uste dugu fruitu onak eman zituela». Handik urte batera, parrokian zebiltzan gazteekin, hamaseitik hemezortzi urtera bitartekoekin, dirua eta eskolako materiala (arkatzak, zorrozkailuak, borragomak eta koadernoak) bildu zituzten, Elizbarrutiko Misioen bitartez Haitiko Jacmel herrira bidaltzeko. Ormaiztegiko parrokiko boluntarioek aipatu dutenez, beti izan dituzte bi ekintza horiek gogoan «oso positiboa [...]
Giro eguzkitsua lagun, ehunka lagun elkartuko ditu gaur Ordizian Eguberrietako aparteko azokak. Beti-Alai pilotalekuan oilo, oilar eta antzarak zeuden ikusgai, atarian txekor, ahuntz eta astoak, eta Garagartza Plazan berriz, Errege sagarraren sariketa izan da. Gabiriako lau ekoizlek jaso dute aipamen berezia. Urdaneta eta Santa Maria kaleetan, berriz, txerriki, ahateki eta gozoak erosteko aukera izan da. Bestelako jarduerak ere ikusi ahal izan dira. Ezker abertzaleko eta EAko kideak Gernikako Akordioaren esku-orria banatzen aritu dira, Ordizian elkartekoak poltsa berrerabilgarriak, eta elkartasunak ere ez du hutsik egin aurtengoan; presoen alde mariskada –6659 da zenbaki saritua eta 9888 ordezkoa– eta arkumea –2002 da zenbaki saritua eta 3330 ordezkoa– zozkatu dituzte, eta Karlos Ibarrondo elorrioarrak erretako 108 kiloko txerria pintxotan saldu dute, dirua Caritasi emateko. Ordiziako Udalak, bestalde, 500k saria banatu du gaur aurreneko aldiz. Asteazkeneroko azokan postua duen Edurne Jauregi baliarraindarrak, eta Ttipi-Ttapa eta Farmaetxe dendetako ordezkariek jaso dute saria.
Ostegun honetan jokatuko da txapelketa Ispilla eta Aldiri kiroldegietan, 10 talderen parte hartzearekin.