Udalbatzak Zorrotzeko langileei kalte ordain «duinak» emateko eskatu du
Atzoko Legazpiko Osoko Bilkuran Zorrotz enpresako langileen mozio bat onartu zuten. Mozio honetan, langileek euren egoeraren berri emateaz gain, enpresako jabeekin biltzeko eskatu zioten Udalari eta hauei langileei kalte ordain «duinak» emateko eskaria egin ziezaietela, udalbatzak aho batez onartu zuena. Zorrotz enpresako langileek adostutako testuan, kalte ordainen eskariaz gain, jabeei «proiektu berri baten alde egiten duten langileen esku behar dituzten baliabideak jar ditzatela» ere eskatzen diete. Udal ordezkariak atzo bildu ziren enpresako jabeekin, eta orain, langileekin bilduko dira berriro, bilera hartan hitz egindakoa azaltzeko. Mozioaren testuak enpresaren egoeraren berri ematen du. Langileen arabera, Zorrotz «likidazio prozesu batetan mugildu da, lau enplegu erregulazio txostenen atzetik». Martxoaren 31 eta apirilaren 15a bitartean 62 langile kaleratuko dituzte, «Fogasako kalte-saria jasota» eta dagokien langabezia prestakuntzarekin. Azken laguntza hau ordea, «gaizki bideratutako» lau Erregulazio Espedienteren ondoren, «batzuek dagoeneko agortuta» dutela jakinarazi dute. Diotenez, langile talde baten aldetik «proiektu berri baten alde apostu egiteko borondatea» dago, baina horretarako langabezia prestazioa eta kalte-ordaina kapitalizatzera eta jabeekin pabilioien alokairurako akordio batera iristera behartuta daude. Gora-beherak aspalditik Mozioak enpresaren ibilbidean historia apur bat ere egiten zuen. «1987an, Zorrotzek Fogasari instalakuntzak erosten dizkio. Gizarte Segurantzarekin zituen zorrak zirela-eta, erosketari aurre egin ezin ziotenez, Aldundiak bitartekari lanak egiten ditu, eraikinak erosiz [...]
Atzoko Legazpiko Osoko Bilkuran Zorrotz enpresako langileen mozio bat onartu zuten. Mozio honetan, langileek euren egoeraren berri emateaz gain, enpresako jabeekin biltzeko eskatu zioten Udalari eta hauei langileei kalte ordain «duinak» emateko eskaria egin ziezaietela, udalbatzak aho batez onartu zuena.
Zorrotz enpresako langileek adostutako testuan, kalte ordainen eskariaz gain, jabeei «proiektu berri baten alde egiten duten langileen esku behar dituzten baliabideak jar ditzatela» ere eskatzen diete. Udal ordezkariak atzo bildu ziren enpresako jabeekin, eta orain, langileekin bilduko dira berriro, bilera hartan hitz egindakoa azaltzeko.
Mozioaren testuak enpresaren egoeraren berri ematen du. Langileen arabera, Zorrotz «likidazio prozesu batetan mugildu da, lau enplegu erregulazio txostenen atzetik». Martxoaren 31 eta apirilaren 15a bitartean 62 langile kaleratuko dituzte, «Fogasako kalte-saria jasota» eta dagokien langabezia prestakuntzarekin. Azken laguntza hau ordea, «gaizki bideratutako» lau Erregulazio Espedienteren ondoren, «batzuek dagoeneko agortuta» dutela jakinarazi dute. Diotenez, langile talde baten aldetik «proiektu berri baten alde apostu egiteko borondatea» dago, baina horretarako langabezia prestazioa eta kalte-ordaina kapitalizatzera eta jabeekin pabilioien alokairurako akordio batera iristera behartuta daude.
Gora-beherak aspalditik
Mozioak enpresaren ibilbidean historia apur bat ere egiten zuen. «1987an, Zorrotzek Fogasari instalakuntzak erosten dizkio. Gizarte Segurantzarekin zituen zorrak zirela-eta, erosketari aurre egin ezin ziotenez, Aldundiak bitartekari lanak egiten ditu, eraikinak erosiz lanpostuak mantentzearen baldintzarekin. Mantendu ziren bai, baina pabiloiak Placas y Moldes enpresaren izenean jarri ziren eta Zorrotzek enpresa paralelo honi ordaindu beharko zion alokairua aurrerantzean». Salneurria «27 milioikoa» zela diote eta egungo balorazioa «900 milioi pezeta ingurukoa» dela. «Fogasak bere garaian gai honi heldu nahi izan zion, baina prozedura akats bat medio, sententziak akziodunen alde egin zuen» diote langileek.
1993an, enpresak, jarduerarekin jarraituko bazen, «likidatu beharra» proposatu zuen, «ordura arte lortutako eskubide guztien galerarekin, tartean antzinatasuna. Gaur da eguna, bi gerente mantendu genituela dakiguna, bakoitza 172.089 euroko soldatarekin, Alberto eta Cruz Echeverria Lizarazu anaiak. Edonork daki irabazirik gabeko enpresa batean hau nola lortzen den: langileen soldatak baxuak mantenduz, jakina» diote langileek.
2002an 10 kontratu eten zituen enpresak, «berriro berriz onartzeko agindupean, errelebu kontratu berriak egiteko aprobetxatuz». Hurrengo urtean, «langile talde batek enpresa jarduera eskuratzeko proposamena luzatu zuen, baina jabeek ez zuten gustukoa izan». Liskarrak izan zituzten, «eta zuzendari komertzialari alde egiteko gomendatu zioten, beste bi komertzialen alde egitea ere eraginez eta beraz, sare komertziala erabat deseginez». Langileen bigarren proposamen bat egon zen orduan, baina hau ere baztertua izan zen.
Eusko Jaurlaritzaren Bideratu planean sartzeari ere uko egin zion enpresak, beti ere langileen esanetan, «enpresak aurrera egiteko zuen borondate eza eta aurrekari espekultiboak erakutsiz». Azkenik, 2010. urteko irailean, Gizarte Segurantzak, aldez aurretik abisatu gabe, enpresaren kontuen bahiketa prebentiboa burutu zuen, kreditu bide guztiak moztuz eta enpresa egun bizi duen lehiaketa prozesura eramanez».
Bestelako gaiak
Gainerako puntuetan, Udalak herriko Urbanizazio, Eraikuntza eta Ingurumen, Paisaia eta Natura babestea arautzen duen Udal Ordenantzaren aldaketa puntual bat onartu zuen. Kreditu transferentzia bat eta kreditu gehigarri bat ere onartu zituzten, lehena, 104.979,66 eurokoa eta bigarrena 259.000 eurokoa. Hauekin, hainbat proiektu bideratu ahal izango dira, hala nola, Ilintxa futbol zelaiko berdegunearen aldaketa, epe luzerako zorren ordainketa edota Musika Eskolako lanak.
Osasun zentroko zaindariak berresleitzeko Enplegu-Plana ere onartu zuen udalbatzak.