Aurtengo inauteriak berrikuntzekin datoz Legazpira. Ohiko egitarauan txertatuta, inauteri iganderako Sustraiak Dantza Taldeak berreskuratu edo asmatu zuen Lintx pertsonaiaren etorrerarekin emango zaie Legazpiko Inauteriei hasiera ofíziala aurten. Hainbat ekintza burutuko dituzte Legazpin inauterietan. Musika eskolakoen kalejirak, ikastetxeetako haurrentzako desfileak, Gazte Asanbladak antolatutako jaialdiak eta Iñude eta Artzaiak konpartsak Legazpiko kaleak jai giroz jantziko dituzte datorren astean. • Martxoaren 3an, osteguna, Doinua Musika eskolako ikasleek inauteri kalejira egingo dute, 17:30etik aurrera. • Martxoaren 4an, ostirala, herriko ikastetxeetako haurren desfilearen txanda izango da. 16:00etan abiatuko da desfilea Santikutz egoitza paretik. Santikutz kalean eta Kale Nagusian zehar abiatuko dira, plazan amaitu aurretik. 17:00etan Lintxen etorrera ospatuko dute Euskal herria plazan. Ordu horretan, Urolatarrak txaranga kaleak alaitzen hasiko da, 21:00ak arte. Lintx katamotza, Katamaloz lagundurik azalduko zaigu plazan ikastetxeen desfilearen amaieran eta bertan bildutakoen lana izango da zarata ateraz (txilibitu, karraka, txindata, txistu,…) Lintx eta katamaloak uxatzea. Behin lortuta, etxafleroen jaurtiketarekin inauteriei hasiera ofiziala emango diete. LYNX (grekera) Izen honekin izendatua agertzen da Legazpiko udal dokumentu zahar batzutan katamotza. Katamotzak, otsoa eta beste animalia harrapakeri batzuk bezalaxe, inguruko baserritar eta artzainei buruhauste ugari ekartzen zizkien: artalde eta etxe-abereetan kalteak egiten zituzten eta beldurra eragin ere bai. Gisa honetako animalien ehiza baimendua zegoen eta ehizaldiak [...]
zingizango.com• Oraingo honetan emanaldi bikoitza izango da, lehena otsailaren 25ean (ostirala) gaueko 22:15etan eta bigarrena 27an (igandea) arratsaldeko 19:30etan Zuzendaria: James Gray. herrialdea: Estatu Batuak. Urtea: 2008. Iraupena: 110 min. Ge...
Nazioarteko merkatuetako bezeroek izan ditzaketen behar globalei erantzuteko sortu den ekimen berritzailea da GetGoierri Basque Country. Goierri beheko enpresa txikiek bi urte baino gehiago daramate lankidetzan, beraien errealitatea aztertu, kapazitatu eta merkatuaren beharrei aurre egiteko helburuz, eta lankidetza horixe dinamizatzeko sortu dute GetGoierri, Goiekiren industria alorraren gidaritzapean. Niko Errasti Goiekiren industria arloko buruak, Miren Estensoro arlo bereko ordezkariak, Patxi Plazaola Beasaingo alkate eta Goiekiren lehendakariak, eta Luis Mari Altuna Goierriko industria gaietako adituak aurkeztu zuten atzo ekimena Goierri Berrikuntza Gunean. Entzuleen artean Goierriko enpresa ertain eta txikietako jabeak, eta Frantzia, Belgika eta Suediako lau enpresatako ordezkariak zeuden. Bat egitearen indarra Errastiren arabera, Goierriko enpresa txikiek «argi» dute bat egiteak eta beraien arteko osagarritasunak balio erantsiko proiektuetara sartzeko abantaila ekarri diela. «Lankidetza sare honek eskualdeko enpresa handi eta ertainen arteko lankidetza proiektuak eragitea ahalbidetu du. Ikasketa prozesuak eta ingeniaritza prozesuaren txertaketak produktu propio bat abiatzeko aukera ematen die enpresa hornitzaileei». Eskualdean garatu duten esperientzia hau nazioartera zabaldu nahi dute orain, urteetan pilatutako jakintzaren bidez «mugak gainditzea» nahi bada. «Goierriko ekoizpen indar osoa bere ahalmen industrial oro baturik eta berezko identitate zigilu batekin eskaini nahi dugu», dio Errastik. Industria ahalmen hori enpresa sare «sendo, esperientziadun eta berritzaile» baten oinarrien gainean eraikitakoa da, [...]
Final laurdenak aurrera doaz Goñiren omenezkoan. Final erdiak martxoaren erdialdean jokatuko dira eta finala berriz hilaren 23an.
Idiazabalgo historia jasotzen duen argazki bilduma argitaratu du Ikerketa Taldeak eta Udalak. Guztira 300 argazkirekin osatutako liburua da Idiazabal txuri-beltzean, eta denak herritarrek utzitakoak dira. 1900 eta 1975 urteen artean ateratako argazkiak dira guztiak, “1975etik aurrera hasi zirelako koloretako argazkiak egiten eta urte horrek hainbat aldaketa ekarri zituelako”, argitu du Xabier Urteagak. Liburuan bildutako 300 argazkiez gain beste 700 inguru ere bildu dituzte. Denen artean politenak aukeratu dituzte bilduma osatzeko eta argazki bakoitzaren ondoan hainbat datu ere jarri dituzte: urtea, lekua, argazkian agertzen direnen izenak… Datu horiek denak biltzeko ere herritarren laguntza izan dute Ikerketa Taldeko kideek. Gillermo Urrestarazuk zehaztu duenez, “hiruzpalau arratsaldetan elkartu gara eta denon artean bildu ditugu datuak. Dena eginda genuela uste genuenean herritarren batek beste daturen bat ematen zigun eta berriro hasieratik hasi behar izaten genuen”. Liburuko argazki guztiak hamar ataletan daude banatuta: herria, herritarrak, festak eta ospakizunak, Ursuaran, kirolak, lana, eskola, erlijioa, irteerak eta bitxikeriak. Guztiek, herriak azken hamarkadetan izan duen aldaketa erakusten dute. Baita idiazabaldarrak zenbat aldatu diren ere, eta horrekin guztiarekin gizartean eman den aldaketa ere bai. 2005etik bilketa egiten Idiazabalgo Ikerketa Taldea 2005ean hasi zen lanean. Herriko historia biltzeko asmoa zuten, baina modua falta zitzaien. Eusko Ikaskuntzako kideek eman ziten laguntza eta [...]
Igandean Zuhaitz Eguna ospatuko dute Legazpin. Hamazazpigarren urtea du ekimenak, eta aurten ere Lakiolan ospatuko dute, berrogeitamar zuhaitz landatuz. Urteroko moduan, Legazpiko ikastetxeetako ikasleak izango dira parte hartzaileen arten nagusi, baina norbanakoei eta lkarteei ere luzatu diete parte hartzeklo gonbitea. Aurten Pagoak, Urkiak, Altzak eta Haritz Amerikarrak landatuko dituzte, 50 osotara. 10:00etan Lakiolako aterpean bilduko dira eta handik, Deskargarako bidean eta gas tuboak sartzeko altxatu zuten hegalean jada egindako zuloetara joko dute, zuhaitzak horietan landatzeko. Zehazkiago, 25 pago, 15 haritz amerikar, 5 urki eta 5 Altza jarriko dituzte, pasatako urteetan jarritako hamarnaka arbolei batuko zaizkienak. Lanak amaitutakoan, parte hartzaileek hamaiketakoa egingo dute, txorixoarekin eta saldarekin.
Segurako (Gipuzkoa) Korrika batzordeak eta Gazte Asanbladak honako bideoa grabatu dute, Steven Spielbergen Indiana Jones pertsonaiaren abenturetako batean oinarrituta. AEK-k Korrikaren inguruan antolatu duen Euskalakari kanpainari egiten dio erreferen...
Atzoko Legazpiko Osoko Bilkuran Zorrotz enpresako langileen mozio bat onartu zuten. Mozio honetan, langileek euren egoeraren berri emateaz gain, enpresako jabeekin biltzeko eskatu zioten Udalari eta hauei langileei kalte ordain «duinak» emateko eskaria egin ziezaietela, udalbatzak aho batez onartu zuena. Zorrotz enpresako langileek adostutako testuan, kalte ordainen eskariaz gain, jabeei «proiektu berri baten alde egiten duten langileen esku behar dituzten baliabideak jar ditzatela» ere eskatzen diete. Udal ordezkariak atzo bildu ziren enpresako jabeekin, eta orain, langileekin bilduko dira berriro, bilera hartan hitz egindakoa azaltzeko. Mozioaren testuak enpresaren egoeraren berri ematen du. Langileen arabera, Zorrotz «likidazio prozesu batetan mugildu da, lau enplegu erregulazio txostenen atzetik». Martxoaren 31 eta apirilaren 15a bitartean 62 langile kaleratuko dituzte, «Fogasako kalte-saria jasota» eta dagokien langabezia prestakuntzarekin. Azken laguntza hau ordea, «gaizki bideratutako» lau Erregulazio Espedienteren ondoren, «batzuek dagoeneko agortuta» dutela jakinarazi dute. Diotenez, langile talde baten aldetik «proiektu berri baten alde apostu egiteko borondatea» dago, baina horretarako langabezia prestazioa eta kalte-ordaina kapitalizatzera eta jabeekin pabilioien alokairurako akordio batera iristera behartuta daude. Gora-beherak aspalditik Mozioak enpresaren ibilbidean historia apur bat ere egiten zuen. «1987an, Zorrotzek Fogasari instalakuntzak erosten dizkio. Gizarte Segurantzarekin zituen zorrak zirela-eta, erosketari aurre egin ezin ziotenez, Aldundiak bitartekari lanak egiten ditu, eraikinak erosiz [...]
Mendekotasunaren balorazioan 1. edo 2. gradua duten pertsonen senitartekoak eskatu dezakete laguntza.