Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Baserritarrak eta artzainak galaz jantziko dira asteazkenean, Euskal Jaien egun handirako

Ordizia
Jaiak
2017/09/04
Goierriko Hitza
IMG_7956 Aurreko urteetan bezala, egitarau oparoarekin iritsi dira Ordiziako Euskal Jaiak, baina guztien artean, etzi, asteazkena egingo den aparteko azoka eta latxa edo karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta lehiaketa nabarmendu dituzte, gaur, Donostian, Foru Aldundian egindako agerraldian. 44. edizioa du aurten gazta lehiaketak eta berrikuntzaren bat edo beste ere izango du. Pasa den larunbatean Ordiziako Emaneurre taldeak antolatutako, kuadrillen arteko herri kirol txapelketarekin hasi dira aurtengo Euskal Jaiak. Igandean berriz, jubilatuen eguna ospatu zuten. Hala ere asteazkenekoa izango da egun handia. Ordiziako azoka galaz jantziko da eta baserritarrek, jasotako uzta onenak jarriko dituzte erakusgai eta salgai. Horrez gain, goiz osoan zehar, era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusi ahal izango ditu Ordiziara gerturatzen denak. Xabier Arrutik, Nekazaritza eta Landa Garapen Zuzendariak, «artzantza eta orokorrean, lehenengo sektorea balioan jartzeko eguna izango» dela nabarmendu du. Horrez gain, produktuaren, alegia, «gazta baten atzean dagoen lan guztia goraipatu» du. Horregatik, «aldundiak, artzantzaren etorkizuna bermatzeko helburuen artean, txaboletaraino bideak egitea dago». Ordiziako alkateak, Jose Migel Santamariak, asteazkenekoa «lehenengo sektorearen erakuslehioa izango» dela adierazi du eta «herritarrak eta ingurukoak, antolatu diren ekintzekin Ordizian ongi pasatzera gonbidatu» ditu. Horrez gain, «artzainen eta baserritarren lana balioan jartzeko, haien produktuak erostera animatu daitezen dei egin» die Santamariak. Miriam Molinak, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gerenteak, «Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiari eskerrak» eman dizkio, «horrelako eguna posible egiteagatik». Aurtengo gazta lehiaketako partaide kopuruari dagokionez, «55-60 gaztandegik parte hartuko» dutela aurreratu du. Datu bat ematearren, parte hartzaile gehien izan zen urtea 1992 izan zen, 109 gaztandegik hartu zuten parte. Bestalde, aurtengo gazta produkzioaren datuak ere aurreratu ditu; «2014az geroztik, urtez-urte produkzioa gora ari» dela nabarmendu du. Aurtengo kanpaina bukatu ez bada ere, «1.350 tona gazta ekoiztea» aurreikusten du Molinak. Idiazabal Jatorrizko Deituraren barruan dauden «gaztandegi kopuruak ere gora egin» duela gehitu du. Gaur gaurkoz, 122 gaztandegi daude; 22 Araban, 17 Bizkaian, 52 Gipuzkoan eta 31 Nafarroan. Gaztaren DNA froga Asteazkenean Ordizian burutuko den ardi latxaren edo karrantzakoaren esne gordinez egindako gazten lehiketan parte hartzeko oinarriak ondo zehaztuta daude; lehiaketan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, gaztek kaseina-plaka eduki behar dute, artaldeek gutxienez 100 ardi izan behar dituzte eta soilik latxa arrazako ardiak onartuko dira, epaimahaia zenbat pertsonek osatuko duten eta beste hainbat artikuluk osatzen dituzte oinarriak. Aurten ordea, beste, artikulu berri bat erantsi zaio: antolakuntzak beharrezkoa ikusiko balu, lehiaketara aurkeztutako gazten DNA froga edo bestelakoak egiteko eskaera egin dezake, Idiazabal Jatorri Izendapenaren kontrolpetik kanpo egonez gero. Molinak, «gaztaren kalitatea bermatzeko froga bat gehiago» dela argitu du.
  • Ordiziako Euskal Jaietako egitaraua (PDFn)

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut