Zaldibiako Mendi Lasterketaren ibilbidea eta xehetasunak eman dituzte antolatzaileek. Goierri Kopa Traileko luzeena eta maldatsuena izango da. Izen-ematea, ostiraletikZaldibian 2019ko ekainaren 8rako antolatu duten I. Mendi Lasterketak gogortasuna eta ...
Zaldibiako Mendi Lasterketaren ibilbidea eta xehetasunak eman dituzte antolatzaileek. Goierri Kopa Traileko luzeena eta maldatsuena izango da. Izen-ematea, ostiraletik
Zaldibian 2019ko ekainaren 8rako antolatu duten I. Mendi Lasterketak gogortasuna eta luzera izango ditu ezaugarri. Gailurrerantz elkarte antolatzaileak ostiralean zabaldu zituen bi ibilbideen xehetasunak eta araudia. Zaldibiako plazan hasiko (09:00etan) eta bukatuko dira.Ibilbide luzeak 27,7 kilometro luze eta 2.100 metro desnibel positibo edukiko ditu. Arruegi auzorantz abiatu, eta Olaetatik zuzenean Ausa Gaztelura (901m) igoko dira. Lasterketa luzeak eta motzak bisitatuko dute Gazteluko tontor hori.
Aralarren barneratuko dira proba luzekoak, handik aurrera. Kilixketatik barrrena, Gabontxikiraino (1.413m) helduko dira, ibilbidearen gailurra. Uarraindik behera Oiduegira jaitsi, eta atzera Gaztelu barrenetik (tontorra zapaldu gabe) Urrustiederrentz jaitsi, eta Egileor auzotik Zaldibiara sartuko dira.
Ibilbide motzean 15 kilometro osatuko dituzte, 1.000 metroko desnibel positiboarekin. Ausa Gaztelu izango da puntu garaiena. Luzeko ibilbide berbera izango dute, joateko eta itzultzeko.
Goierri Kopa Trail ligako seigarren lasterketa puntuagarria izango da Zaldibiako Mendi Lasterketa, bai esprint distantzia motzean, bai trail luzean. Karrera luzeena eta desnibel metatu gehienekoa izango da.
Izen-ematea, ostiraletik
Gailurrerantz elkarteak ostiralean, abenduak 14, 08:00etan zabalduko du izena emateko epea. Maiatzaren 31ko gauerdian itxiko dute. Rockthesport plataformaren bidez bideratuko dute izen-ematea, Goierri Kopako gainontzeko lasterketek bezala.
Dortsala pertsonala izango da. Lasterketa luzean irteteko, 30 euro ordaindu beharko da, apirilaren 1era arte (azken bi hilabeteetan, 35 euro). Motzean, berriz, 18 euro da inskripzioa (23 gero).
Gehienez, 250 korrikalari hartuko dituzte trailean, eta 150 esprintean. Luzean parte hartzeko 18 urte beteak eduki behar dira, eta motzean 15 urte.
Sariak ere zehaztuta
Ibilbide luzean bost jan-edan postu izango dituzte korrikalariek; hiru motzean. Helmugara sei orduren buruan iritsi beharko dute korrikalariek. Bidean hiru kontrol egongo dira, eta igarotze denborak bete behar dira.
Luzeko irabazleek, gizon zein emakume, 300na euro jasoko dituzte; 150 eta 75 bigarrenek eta hirugarrenek. Motzean, berriz, 200, 100 eta 50 euro.