Adin txikikoen telefono erabileraz hitzaldia Zaldibian
ZALDIBIA // Zaldibiako Lardizabal herri eskolako Guraso Elkarteak hitzaldia antolatu du, Kontsumobideren bidez, haurrek eta gaztetxoek sakelako telefonoarekin duten erabileraz. Gailuek adin txikikoengan duten presentzia aztertuko dute. Hitzaldia astele...
ZALDIBIA // Zaldibiako Lardizabal herri eskolako Guraso Elkarteak hitzaldia antolatu du, Kontsumobideren bidez, haurrek eta gaztetxoek sakelako telefonoarekin duten erabileraz. Gailuek adin txikikoengan duten presentzia aztertuko dute. Hitzaldia astelehenean 17:00etatik 18:30era izango da, eskolan. Ludoteka zerbitzua jarriko dute bitartean umeak han egoteko.