48. ekitaldia izango du Ormaiztegiko lasterketa historikoak. 10:00etan hasiko dira beteranoak, eta 13:00etan elitekoak. Lau karrera dira, 2.500 metroko barrutianOrmaiztegiko herriko ikurretako batek, ziklo-krosak, igandean berrituko du urteroko hitzord...
48. ekitaldia izango du Ormaiztegiko lasterketa historikoak. 10:00etan hasiko dira beteranoak, eta 13:00etan elitekoak. Lau karrera dira, 2.500 metroko barrutian
Ormaiztegiko herriko ikurretako batek, ziklo-krosak, igandean berrituko du urteroko hitzordua. 48. Ziklo-krosa jokatuko da, 10:00etan hasita. 1962an antolatu zuten lehendabizikoa, eta, bederatzi urtetan izan ezik, ez du hutsik egin.Euskal Herriko ziklo-kros denboraldiko azkeneko proba izango da, gainera. Espezialista onenak Ormaiztegin izango dira. Javier Ruiz de Larrinaga arabarra, Euskadiko txapeldun izendatua lehengo igandean Beasainen, eta Aitor Hernandez bizkaitarra dira bi faborito.
Haiei itzal egiteko hautagai gehiago ere izango dira. Ismael Esteban bat, Espainiako txapelduna eta Munduko Kopan parte hartzen ari dena, sasoiko iritsiko da. Baita Kevin Suarez kantabriarra ere.
Beasainen bezalaxe, Gorka eta Ion Izagirre anaiek ere parte hartuko dute, sorterrian. Hala espero zuten antolatzaileek, atzo. «Polita izango da herrian berriz biak ziklo-krosean ikustea», aurreratu du Angel Elortzak.
Ehundik gora ziklista
Guztira, lau karrera izango dira. Jendetsuena, kadete mailakoa izatea espero dute. Beasainen 60 irten ziren. Tartean izango da Lur Zufiria ormaiztegiarra, neska kadeteetan lehiatzen. Aurrekoan Euskadikoan bigarren sailkatu zen ormaiztegiarra, eta Gipuzkoako txapeldun da.
Ohiko ibilbidea hesituko du Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak elkarte antolatzaileak, 2.500 metrokoa. Okindegi pareko zati batean soilik aldatu dute, iaztik. Jose Maria Gonzalez ordiziarra omenduko dute, Ormaiztegin 1968an eta 1970ean garaile.