Ilinti merkatari elkarteak lehiaketa antolatu du
LEGAZPI // Ilinti merkatari elkarteak lehiaketa bat antolatu du. Laubide 31 eta Kale Nagusia 9ko erakusleihoetan bi goxoki pote jarri ditu eta bezeroek goxoki kopurua asmatu behar dute. Goxoki kopurua asmatzen duenak (edo kopurutik gertuen gelditzen de...
LEGAZPI // Ilinti merkatari elkarteak lehiaketa bat antolatu du. Laubide 31 eta Kale Nagusia 9ko erakusleihoetan bi goxoki pote jarri ditu eta bezeroek goxoki kopurua asmatu behar dute. Goxoki kopurua asmatzen duenak (edo kopurutik gertuen gelditzen denak, pasa gabe) bi erakusleihoetan ikusgai dauden 43 opariak etxera eramango ditu. Irabazlearen izena gaur eguerdian jakingo da.