Beasain-Deustu eta Ordizia-San Pedro partidak bihar
GOIERRI // Hirugarren Mailako futbol taldeek 29. jardunaldia jokatuko dute bihar: Beasainek Deusturen aurka jokatuko du Loinatzen, 18:30ean; eta Ordiziak, kanpoan, 18:00etan, San Pedroren aurka. Beasaindarrak 11. postuan dira sailkapenean, aurreko jardunaldian Lagun Onaren aurka bana berdintuta. Ordiziarrak 17. ean daude, eta puntuak gehitzen jarraitzen du; bina berdindu zuen Soduperen aurka.