Datorren urtean berrehun urte beteko dira Joxe Mari Iparragirre jaio zela, eta egun, berriz, haren emazte Anjela Kerexeta hil zela. Data berezi horiek baliatuta, Kerexetaren historia argitara atera nahi du Urretxuko Udalak, eta bisita gidatuak egiten hasia da.
Gizonezko langilea zaurituta eraman dute Donostiako ospitalera, makina bat gainera erori eta hankak harrapatuta gelditu eta gero.
Arte plastiko piezen erakusketa eta musika izango dira nagusi topaketan. Txalaparta joko dute, tartean Txanpik (Doctor Deseo). Emanaldiei Garik emango die amaiera
Artista bat hartuko du bertan lau asteko egonaldia egin, eta proiektu bat sor dezan. Ekimena Patrim+ proiektuaren baitan dago. Eskaerak egiteko epea apirilaren 5era arte dago zabalik
Datorren asterako egitaraua prestatu dute, Mater Museoaren bidez eta Ioritz Barandiaran lazkaotarrak bultzatuta. 'Hondar 2050' dokumentala emango dute; haurrekin landuko dute gaia
May Boeken idazle zumarragarrak 'Todas contamos' bilduma solidarioan parte hartu du. Bildumaren irabaziak tratu txarren aurkako MUM erakundera bideratuko dira.
Txalo Produkzioak taldeak 'Zoaz pake santuan' antzezlana dakar Usurbe Antzokira, Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreeekin.