Euskara ikasteko aukera zabala eskaini du Udal Euskaltegiak
Beasaingo Udal Euskaltegiak urriaren 3an hasiko du ikasturte berria eta antolaketa lanean ari da buru belarri. Hilaren 18ra arte dago izena emateko aukera antolatu dituen ikastaro desberdinetan. Euskara maila guztiak (A1etik C2ra artekoak) eskainiko dituzte aurten ere, azterketak prestatzeko ikastaroekin batera. Bestalde, C2 mailari dagokionean, on line eta aurrez aurreko ikastaroak dituzte aukeran. Azkenik, A1, A2 eta B1 mailetan euskaltegian bertan titulu ofizialak lortzeko aukera ere badago.
Ikastaro motei dagokienean, astean 2 edo 4 egunekoak, 3 hilabeteko trinkoak, auto ikaskuntza, gurasoentzako ikastaroak, dendarientzako ikastaroak eta hizkuntza tailerrak ditu udal euskaltegiak. Langabetuentzat bekak eta baldintza bereziak dituztela jakinarazi dute.
J. M. Iturriotz kalean, Lanbideren parean dago Udal Euskaltegia eta izena emateko hiru aukera daude: bertara joatea, telefonoz deitzea (943 02 81 00) edo euskaltegia@beasain. eus helbidera mezua bidaltzea. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egoten da bulegoa irekita.