2019/9/17

Jokin Arratibelek irabazi du Olaberriko sagardo txapelketa herrikoia

Herriko etxeetan egindako zortzi sagardok parte hartu dute lehiaketan. Arkupe elkartean, larunbat iluntzean jokatu zuten, bigarren aldiz.

Ordizia Saskibaloi Taldeak denboraldi berriaren aurkezpena egin du

50. urteurrenaren harira antolatutako ekintzak eta talde guztiak aurkeztu dituzte. Gipuzkoa Basket taldeko jokalariak ere Ordizian izan ziren.

Zaldibian ere hartu dituzte arrautzen laginak

Zubietako errausteko plantak sor dezakeen kutsadura modu zientifikoan kontrolatzeko laginak hartu dituzte bi zientzialarik ostiralean, aurreko bi egunetan Donostialdeko hainbat herritan egin bezala.

Musika eta letrak itzaliko ez den argiarentzat

Idurre Aldabaldetrekuren omenez, eta haren familiari eskainita, diskoa grabatu dute Legazpin. Kantak, bertsoak eta doinuak betiko jaso dituzte familiari aldean daudela eta ez direla ahaztuko adierazteko.

Beasaindarrak indarkeria matxistaren aurka

Beasaingo emakume batek jasan duen indarkeria kasua salatzeko elkartu dira herritarrak, alderdi politiko guztietako ordezkariekin batera

Legazpiko Pilota Eskolak ikasturte berriari ekingo dio

Izena emateko irailaren 18an, asteazkena, 16:30etik 18:00etara joan daiteke Urbeltzeko eskolaren lokalera

Xabier Erostarbek Asperekin zuen kontratua 2021eko udazkena arte luzatu du

Aspe enpresak bi urtez luzatu dio kontratua pilotari urretxuarrari. Profesionaletan daramatzan lau urteetan 187 partida jokatu ditu.

Bi-Tarteanek Visa fidelizazio txartela aurkeztu du

Hainbat abantaila ditu. Txartelean Antioko eta Santa Barbarako baselizak ageri dira. Dendetan, Rural Kutxan eta elkartearen egoitzan eska daiteke

Maiz gabiriarrak irabazi du Legazpiko bola txapelketa

Gabiriarrak egin du tiraldirik onena, 36 birla etzanda. German Gereñu legazpiarra eta Roberto Ostolaza zarauztarra izan dira hurrenak.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa