Lan eskaintza deialdia egin dute Ordiziako eta Itsasondoko udalek
Ordiziako Udalak bost lanpostu betetzeko deialdia egin du. Lanbidek ematen dituen diru laguntzak baliatuko dituzte kontratazioak egiteko. Batetik, sei hilabeterako hiru peoirentzat lan jardunaldi osoko eskaintza egin dute. Bestalde, Berdintasun Sailerako, administraria behar dute, %80ko jardunaldian. Azkenik, Hiri Hezitzailea proiekturako dinamizatzailea behar da, %60ko jardunaldian.
Izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte. Interesa dutenek Lanbideko bulegoan eman beharko dute izena.
Peoi bat Itsasondon
Itsasondoko Udalak ere lan eskaintza deialdia egin du. Peoi bat kontratatuko du, lanaldi osoan, bost hilabetetarako. Izen-ematea zabalik dago irailaren 30era arte. Lanbideren bidez eman beharko dute izena interesa dutenek. Langilearen aukeraketa Lanbidek egingo du.