Indarkeria matxista jasaten dutenentzat telefonoak martxan
GOIERRI // Etxean sartuta egotera behartuta dagoen garai honetan, eta gerta daitezkeen indarkeria matxista kasuen aurrean, Eusko Jaurlaritzak etengabe du martxan arretarako doako telefonoa: 943 840 111. Larrialdia bada, berriz, 112 zenbakira deitu behar da. Goierriko hainbat udalek ere badute telefonoa martxan: Beasainen 943 02 80 50; ºSeguran 943 80 10 06; Lazkaon 943 08 80 80; Legorretan 688 829 013; eta Urola Garaiko Berdintasun arlokoa 943 25 23 89.