Atzo adibidez, bertso saioa egin zuten etxeko balkoietatik. Gaur, berriz, 19:30etik 20:30era, Bull disko jartzaileak zuzenean saioa eskainiko du Iparra-Hegoako Instagram kontutik.
"Langileok haserre gaude" lelopean, protesta zaratatsuak egin dituzte Goierriko hainbat lantegietan ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek eginiko deialdira batuz.
Zumarragako ospitalean 10 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta. Urretxun, Legazpin eta Legorretan atzeman dituzte kasurik berrienak.
Zaldibiako plaza eta kale hutsetan, ezohiko egoeran ohiko bihurtu diren zereginetan dabiltza herritar gutxiak. Erosten batzuk, saltzen eta banaketan besteak, eta ahal den arte lanean.
Osasun arloko langileek nahikoa babes material ez dutela ikusita, Uglen, Goierri Eskolan, Oianguren institutuan eta San Benito ikastolan, esaterako, babes pantailak egiten ari dira, 3D inprimagailuekin.
Etxean Interneta izateko SIM txartel berezia kaleratu dute. Ikastetxeen bidez jasotzen dituzte eskariak. Ordizian sortutako telekomunikazio zerbitzuen operadora da Izarkom
Duela urte eta erditik Shangain (Txina) bizi da Iker Korta ordiziarra. Orklik herrialde hortan duen lantegian egiten du lan. Koronabirusak eragindako krisia nola bizitzen ari den kontatu du luze eta zabal.
Osakidetzako mila langilek baino gehiagok «funtsezkoa ez den edozein jarduera erabat gelditzeko» eskaria egin dute. Sindikatuek haserrea adierazteko deia egin dute gaur eguerdirako.
Goierriko kultur ekitaldien agenda geldirik dago koronabirusaren ondorioz. Hala ere, sarean makina bat zuzeneko saio egiten ari dira; musika, tailer, gimnasia eta abarrekin. Hona hemen etxetik egiteko proposamen zerrenda bat.
Covid-19 gaitzak sortutako osasun publikoko larrialdi egoeraren aurrean, zerga eta tasa inguruan Idiazabalgo Udalak neurri hauek hartu ditu. Eskerrak eman nahi izan dizkie herritarrei.
Nahia Martinez Oiarbide beasaindarrak pianoa eta mikrofonoa balkoira atera eta zuzeneko kontzertuak eskaini dizkie bizilagunei eta lagunei Instagram bidez