Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak «neurri autoritarioak» salatu zituen atzo, Ordizian
Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Euskal Herriko hainbat udalerritan, Ordizian barne. «Burgesia ezartzen ari den neurri autoritarioak salatzeko, neurri hauen atzean ezkutatzen diren interes politikoak azaleraziz».
‘Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu’ lelopean, Gazte Koordinadora Sozialistak, beste aste betez, «askatasun zibil eta politikoak borrokatzeko» mobilizazioak antolatu zituen atzo, Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinetan. Ordizian bildu ziren Goierriko gazteak, antolakuntzaz langile boterea eraikitzeko helburuarekin.
Gazte Koordinadora Sozialistak martxoko konfinamenduaren ostean kanpaina politikoa abiarazi zuen: «geratzeko etorri den eredu sozial totalitarioaren aurrean salaketa kanpaina politikoa abiaraziko dugu, oligarkia finantzarioaren, politikari profesionalen eta enpresari handien bitartez ezartzen ari den zuzeneko diktadura salatzeko helburuarekin». Sare sozialen bitartez emango dute kanpainako hurrengo mobilizazioen berri aurrerantzean.
Jarraian, atzoko mobilizazioetarako zabaldutako eskuorria:
?Gaur Ordizian bildu gara, burgesia ezartzen ari den neurri autoritarioak salatzeko, neurri hauen atzean ezkutatzen diren interes politikoak azaleraziz. Gazte langileok argi daukagu, antolakuntzaz langile boterea eraiki! pic.twitter.com/BeKtq4ehEX
— Goierriko GKS (@GKS_Goierri) November 7, 2020