Herrietatik ateratzeko debekua kentzea eta abenduaren 24ko eta 31ko gauean 01:00etarako etxeratzeko agindua eman nahi du.
Sally Rooney idazle irlandarraren eleberria da eta Alberdania Argitaletxeak euskaraz argitaratu du. Gaur aurkeztu dute Donostian itzultzaileak eta argitaletxeko editoreak.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Amaren intxaurrak' ikuskizun berria aurkeztu dute. Ohitura duten moduan, Legazpiko ikasleen aurrean egin dute aurrestreinaldia.
Ordiziako Plaza Nagusian elkarretaratze-manifestazioa egingo dute larunbatean, 12:00etan. Herritar guztiak mobilizatzera deitu dituzte.
Osasun Sailaren arabera, ostiraletik 37 kasu gehiago agertu dira eskualdean. Zumarraga eremu gorritik atera da, eta Ordiziak bakarrik jarraitzen du arrisku tartean.
Bi beasaindar daude Gipuzkoa Buru Batzarreko zuzendaritza berrian. Lau urteko iraupena du karguak
San Andres jaiei keinu bat eginez, ormaiztegiarrek balkoietan makilak astinduz egin dute aurtengo danborrada.
Garazi Zabaletak konposatutako 'Bazen behin' ikuskizuna gaur aurkeztu dute Beasaingo Usurben. Euskadiko Orkestrako musikariez gain, Beñat Urretabizkaia eta Garazi Etxaburu dantzariak taularatu dira.
Koronabirusak baldintzatutako jai egunak ospatzen ari dira Ormaiztegin. San Andres egunaren bezperan, ez-ohiko danborrada egin dute gaur, etxetik irten gabe.
Lekanazpi elkarteak gonbidatuta dator Legazpira ikerketa kazetaria, hilabeteetako lanaren emaitza den ‘Zaldibar. Zona cero’ liburua aurkeztera. Latxartegin izango da aurkezpena, eta bertara joateko aldez aurretik izena eman beharko da.
Beasainek huts eta bi menderatu zuen Sestao River. Lau partida daramatzate jarraian galdu gabe, bi garaipen segidan eta zuzeneko igoera fasea jokatzeko borrokan bete betean daude
Asteazkenera arte jaso daitezke kultur etxean, arratsaldeetan. Euskaraldia agurtzeko ekitaldia abenduaren 3an izango da, Latxartegi aretoan
Euskaraldiarekin bat eginez, bertso-saioa antolatu dute Idiazabalgo elizan. Kontu kantari ibili dira German Urteaga, Imanol Irazustabarrena, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi bertsolariak.
Eduardo Alsasuak irabazi du Jose Martin Etxeberria pintura lehiaketa. Guztira 16 lan aurkeztu dituzte, eta ikusgai daude kultur etxean abenduaren 18ra arte.
Arratsaldean 'Chhaupadi' dokumentala proiektatuko dute, 19:00etan, Latxartegin, Matraka talde feministak eta ZIne Klub Legazpik antolatuta.
Euskararen Eguna ospatzeko, ekitaldi berezia antolatu du Beasaingo Aittu Euskara Elkarteak: Mintzodromoa, online. Abenduaren 3an, 18:30ean, euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak elkartuko dira Internetaren bidez. Izena eman behar da abenduaren 1a baino lehen.
GI-2131 errepideko zubian, Zubizarrako zubian eta Guadalupeko zubian egin dituzte lanak, Legorretako Udalarekin eta Foru Aldundiarekin hala hitzartu ondoren
Iker Agirrezabal, Mikel Alvarez, Eñaut Tolosa, eta Erkuden eta Leire Mendizabal igoko dira oholtzara. Antolatzaileak gustura daude zikloa mantendu dutelako. Aretoa ia osorik bete dute beti