Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu
EUSKARALDIA

Kaleak gaztelaniaz dagi

Lazkao
Euskara

Zer hizkuntza ikusten dute begiek? Hitz egin eta entzuten den lengoaiaz gain, kalean bada hizkuntza paisaia osatzen duen beste corpus bat: denda, taberna, zerbitzu eta publizitatearena. Eta euskara gaztelaniarekiko galtzaile ateratzen da hor ere.

2020/12/01
Aimar Maiz

Edonork egiteko moduko ariketa da. Herri hazi samar bateko kalean gora eta behera ibili, begiak ondo zabaldu, eta hizkuntza-paisaiak eskaintzen duen eragin bisualari erreparatu. Euskaraldiak lortu du arlo pribatuan enpresetaraino sartzea, gutxienez parte-hartzaile bezala bada ere. Baina, azal fina urratu orduko, badago sakonago zer landua eta zer iraulia. GOIERRIKO HITZAk Lazkaoko kalea aztertu du, errotuluak, oharrak eta publizitate nahiz informazio kartelak behatuz.

Hirigoien kale osoa goitik behera, Jose Lasa, Mikelar, Elosegi eta Areso hasierako 93 establezimendu pribatuk zer hizkuntza darabilten zenbatu da. Dendak, tabernak eta zerbitzuak dira. Horietatik 74k daukate errotulazio nagusian hizkuntza etxearen izenaren alboan dedikazioa edo arloa adierazteko. Euskarak atera duen emaitza onena hortxe dago. Errotulu nagusia %70,3k euskaraz daukate, gaztelaniaz %13,5ek, elebitan %12,2k eta ingelesez %4k.

Bigarren mailako errotulazioa 14 dendak daukate. Zerbitzuaren informazio gehiagarria eman ohi dute, berezitasuna edo lantzen dituzten esparruak. Elebitasunaren alde egiten dute gehienek (%71,4), askotan euskarazko testuak hizki neurriz edo belztasunean nabarmenduta. Euskaraz soilik %28,6 daukate, gaztelania hutsean inork ez.

Kartelak, nagusiki erdaraz

Denda gehienen (68tan) ateko edo beirateetako oharrak, bestetik, ugari dira. Ordutegia, kontaktua, eta, azken aldian, koronabirusaren neurrien berri ematen dute. Euskararen presentzia asko murrizten edo lausotzen da horietan. Elebitan %51,5ek dauzkate oharrak, eta gaztelania hutsean %35,3k. Euskaraz bakarrik, 9 establezimenduk (%13,2).

Laugarren elementu bat ere behatu da: kartelak, publizitate afixak edo, jatetxeen kasuan, menu eta karta eskaintzak. 26 tokitan aurkitu dira halakoak. Arlo horretan, gaztelania hutsera jotzen dute erdiek baino gehiagok (%53,8). Elebitan %38,5ek dauzkate, eta euskara hutsean %7,7k bakarrik. Jatetxeen kasuan, nabarmena da gaztelania hutsaren aldeko joera; bai atariko kartari begiratuta, bai azkenaldian etxera eramateko eskaintzaz ipinitako oharretan ere.

Edonon ikusten diren Se vende eta Se alquila karteletan, eta segurtasun sistemaz ohartarazteko plaketan, berriz, euskara ez da ez bitartekoa, eta ez segurua.

Kaleko hizkuntza paisaia, herri baten informazio emaile

Euskararen normalizazioan egundoko garrantzia dauka hizkuntza paisaiak. «Dendak eta tabernak dira gure herrien erakusleiho, bai bisitarientzat, bai bertakoentzat. Kalean ikusten duenarekin geratzen da jendea, eta eragile horien lana garantzitsua da, baita esparru honetan lehentasuna euskarari ematea ere», azaldu du Uemaren Goierrirako teknikari Eneritz Albizuk. Nahiz udalerri euskaldunak izan «inertziek» eramaten dute gaztelaniaz aritzera, «lan munduko beste esparru askotan bezala». Uemak doako zerbitzua du dendari eta ostalarientzat, kartelak, oharrak, menuak, fakturak euskara hutsean jartzeko. Kartelak uema.eus/kartelak atarian deskarga litezke.

Erlazionatutako edukiaEuskararen abenduan, uzta

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Azken asteetako igoerarik handiena izan dute datuek, 40 kasu berrirekin

2021/01/20
Goierri
2

Beste 26 kasu agertu dira eta Zumarraga ere eremu gorrian sartu da

2021/01/21
Goierri
3

Beasaingo dantza-maisu tradizionalaren figura

2021/01/20
Beasain
4

Euskararen metropolian, etxeko

2021/01/21
Lazkao
5

«Presoez gehiegi hitz egiten dela uste dut eta presoekin gutxiegi»

2021/01/21
Beasain
6

Etxeratze agindua 20:00etan jartzea eta udal konfinamendua eskatu ditu Jaurlaritzak

2021/01/20
Goierri
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.