Egunero izango da Legazpin haurrentzako telebista saioa, 20:00etatik aurrera. Gaztea irratia ere Legazpin izan zen atzo, Gatiburen streaming bidezko kontzertuarekin.
Osasun Sailaren gaurko txostenak 14 positibo berri jaso ditu Goierri mailan, horietatik 8 Ordizian. Gainontzeko herririk handienetan, hobera egiten ari da egoera.
Zaldibiako guraso talde batek Olaldeko basoko sasitza garbitu du auzolanean, ingurua eskola umeen jolas eta lan eremu izan dadin. Irakasleak Ekogunearen formakuntza jasotzen ari dira.
Barrendain plazako eta inguruetako trafikoa moldatu egin dute gaurtik aurrera, proba moduan. Tren geltoki pareko biribilguneko trafikoa murriztea da asmoa, arriskuak gutxitzeko
Eskualdeak 100.000 biztanleko 352 gaixoko intzidentzia tasa du. Ordiziak besterik ez du 500 laguneko langa gainditzen herri nagusienen artean. 80 lagun hil dira birusak jota
Euskararen nazioarteko eguna etzi ospatuko da, eta ahitzera joko du Euskaraldiak ordutik. Asteburuan ekitaldi batzuk izango dira. Datuak itxi gabe direnean, 10.300 lagun partaide
Zumarragako Etengabeko Arreta Gunea egunero eta 24 orduz irekitzearen aldeko plataformak elkarretaratzea eta manifestazioa antolatu ditu egun eta asteetarako.
Urretxuko Udalak 9,24 milioiko udal aurrekontua onartu du datorren urterako. Nahiz eta pandemia jasaten ari, aurtengoa baino %1,68 txikiagoa izango da soilik
Zer hizkuntza ikusten dute begiek? Hitz egin eta entzuten den lengoaiaz gain, kalean bada hizkuntza paisaia osatzen duen beste corpus bat: denda, taberna, zerbitzu eta publizitatearena. Eta euskara gaztelaniarekiko galtzaile ateratzen da hor ere.
Lanak abenduaren 8a baino lehen entregatu behar dira. 20 marrazki sarituko dira eta irabazle bakoitzak 40 euroko bonua jasoko du
Hitz edo Irri euskara elkarteak antolatzen duen lehiaketa etzi hasiko da eta abenduaren 17ra arte iraungo du. Sari banaketa liburu azokarekin batera egingo dute.
Ezkioko Udalak urrian hasi zuen hausnarketa prozesuko bilerak bukatu dituzte. Orain, ondorioen txostena egingo dute, jasotako ideiekin.